Mikel Hernández Abaitua

Mikel Hernández Abaitua

Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1959ko urtarrilaren 16a (65 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta katedraduna

Inguma: mikel-hernandez-abaitua Literaturaren Zubitegia: 1

Mikel Hernández Abaitua[1] —batzuetan Mikel H. Abaitua sinatzen du[2][3]— (Gasteiz, Araba, 1959ko urtarrilaren 16a - ) euskal idazlea da, Batxilergoko Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedraduna eta Euskal Filologian doktorea.[4]

Lanak

Ipuin liburuak

  • Panpinen erreinua (1983, Hordago; berrargitalpena: Erein, 2004, epilogo autobiografiko luzearekin).
  • Ispiluak (1985, Hordago; berrargitalpena: Elkar, 1993).
  • Bazko arrautzak (1995, Elkar).
  • Ahotsak (1996, Erein).
  • Huevos de Pascua / Bazko arrautzak (2006, Atenea).

Nobelak

  • Etorriko haiz nirekin? (1991, Elkar). Lan honekin erlazioa zuen musika-maketa bat oparitu zitzaien nobela honen lehen 500 erosleei, autoreak berak grabatua. Ikus kanpo loturak.
  • Ohe bat ozeanoaren erdian (2001, Erein).
  • Airearen isla (2016, Elkar).

Saiakerak

  • Literatura eta Rock & Rolla (1994, Emak Bakia Baita-Pamiela).
  • Ramon Saizarbitoriaren lehen eleberrigintza (doktore tesia) (2008, E.H.U.).
  • Narrazio tailerra (2011, Erein).

Oroitzapen autobiografikoak

  • Azukre xehea gatz larria (2010, Alberdania).

Sariak

  • 1981eko Donostia Hiria Ipuin Saria, Gurutzegramak egiten zituen gizona ipuinagatik.

Erreferentziak

  1. Bere sinaduran beti-beti jartzen du bigarren abizena; batzuetan, baita lehen abizenetik hasierako letra besterik utzi gabe ere. Horregatik, euskal Wikipediako ohiko irizpidea —artikuluaren izenburuan ez agertzea biografiatuaren izena(k) eta lehen abizena baizik— ez da bete artikulu honetan. Bestalde, bere lehen abizena azentuz idazten du euskarazko testuetan; beraz, euskal Wikipediako antroponimiako politikari jarraituz, hemen ere azentuarekin ageri da.
  2. Ramon Saizarbitoriaren Kandinskyren tradizioa liburuari eginiko kritika, Egunero, 2003-05-10.
  3. Patxi Zabaletari elkartasuna adierazteko agiria[Betiko hautsitako esteka], Aralar alderdiaren webgunea.
  4. Felix Ibargutxi Otermin: «Mikel Hernández Abaitua», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Kanpo estekak

  • Mikel Hernandez Abaitua literaturaren zubitegian
  • 'Goazen zu eta biok' abestia
  • 'Aspaldi' abestia
  • Elkarrizketa bat Euskal Telebistan


Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12263614