Mikel Arregi

Mikel Arregi
Bizitza
JaiotzaAreso, 1948ko martxoaren 17a (76 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Lau haizetara
    Haur kanta II-III

Literaturaren Zubitegia: 20

Mikel Arregi Goenaga (Areso, Nafarroa, 1948ko martxoaren 17a - ) euskal idazlea da. Umetan donostiartua, bertako EUTG fakultatean Filosofia eta Letrak ikasi zituen. Ondoren, batxilergoko irakasle-lanetan aritu zen.

1975ean, Hego haizearen konpasean poesia-liburua argitaratu zuen Kriseilurekin. 1979an, Abenduak 20 ekintza liburua Hordagorekin. Geroago Hego... liburuak harrera ona izan zuen arren, ez du beste poemarik argitaratu.[1]

Juan Mari Lekuona poetak Hego haizearen konpasean liburuaren hitzaurrean zioenez, Arregiren poesia batez ere Gabriel Arestirenaren eraginpean dago; hala ere, Ibon Sarasola eta Xabier Azurmendiren estiloak ere hartu ditu. Lekuonaren iritziz, Arregik bertsolarien eta "herritarren burutapenak" darabiltza, mendiko eta kaleko irudiak batera. Lekuonak "existentzialista" gisa kalifikatu zuen.[1]

Lanak

Nobela

  • Abenduak 20 ekintza (1979, Hordago).

Poesia

  • Hego haizearen konpasean (1975, Kriseilu).
  • Abenduak 20 ekintza (Hordago, 1979).
  • Hego...

Kantu-hitzak

Orokorrean, hainbat musikarirekin idatzi ditu. Badok.eus atarian 36 diskotan 23 kantu hauek azaltzen dira: [2]

  • Enbor:: Ene olatu odolduak eta Ondoan ez dut inor.
  • Fermin Muguruza: Lau haizetara.
  • Jabier Muguruza: Ilun ikarak.
  • Gorka Knörr: Itsasoari begira (bi diskotan).
  • Gure Bidea: Kirieleison luzea.
  • Igelaren Banda: Ilun ikarak.
  • Imanol: Galdera hotzen erantzun-eza (Musika: Karlos Gimenez) Imanolen Mea kulparik ez albumean (Elkar, 1986)[3], Haur kanta II-III (Muga beroetan albumean Elkar. 1989)[4], Hil zinetenei, Hil zinetenei (zuzenean), Ilun-ikarak (Musika: Karlos Gimenez, Mea kulparik ez albumean (Elkar, 1986)[3], Lau haizetara, Koplak, Maitasun beroen mugan, Maitasunaren sutegia, Poeta kaxkarra, Sehaska kanta (Musika: Karlos Gimenez) Imanolen Mea kulparik ez albumean (Elkar, 1986)[3], Sehaska kanta IV, Tu gitana (Cancioneiro de Vila Viçosa) (Hitzak: Jose "Zeca" Afonso, Mikel Arregik euskaratuak-Musika: Jose "Zeca" Afonso) imanolen Muga beroetan albumean argitaratua (Elkar. 1989).[4], Udazken I, Udazken II Hitzak: Mikel Arregi-Musika: Imanol) Imanolen Mea kulparik ez albumean (Elkar, 1986)[3], Zuek hil zineten, Zure askatasunagatik

Erreferentziak

  1. a b Ibargutxi Otermin, Felix. «Arregi, Mikel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  2. Arregi, Mikel. «Badok» Badok (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  3. a b c d «Mea kulparik ez» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  4. a b «Muga beroetan» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Mikel Arregi literaturaren zubitegian
  • Mikel Arregi. Kantu-hitzen egilea. Badok.eus euskal musikaren ataria (36 disko)
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12263603