Mesoi

Mesoia masa elektroiarena baino handiagoa eta protoiarena baino txikiagoa duen partikula da. Hiru mesoi mota bereizten dira: pioia, karga positibo, negatibo edo neutrokoa eta elektroiak baino 270 aldiz masa handiagokoa; kaoia, karga positibo, negatibo edo neutrokoa eta elektroiak baino 970 aldiz masa handiagokoa; muoia, karga positibo edo negatibokoa eta elektroiak baino 207 aldiz masa handiagokoa. Muoiak segundo milioiren batzuen epean desintegra daitezke. Mesoiari buruzko lehen teoria Hideki Yukawa japoniarrak eman zuen ezagutzera 1935ean.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-04-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q102742
  • Commonscat Multimedia: Mesons / Q102742

  • Identifikadoreak
  • BNF: 11980368z (data)
  • GND: 4169475-2
  • LCCN: sh85083949
  • NDL: 00573902
  • NKC: ph122840
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D008651
  • Kimikako identifikadoreak
  • ChEBI: 36345
  • Wd Datuak: Q102742
  • Commonscat Multimedia: Mesons / Q102742