Melchor Rafael de Macanaz

Melchor Rafael de Macanaz

Irudi gehiago
corregidor of Zaragoza (en) Itzuli

1711ko otsailaren 2a - 1712ko ekaina
Bizitza
JaiotzaHellín, 1670eko urtarrilaren 31
Herrialdea Espainia
HeriotzaHellín, 1760ko abenduaren 5a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Diego de la Serna (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, legelaria eta diplomazialaria

Melchor Rafael de Macanaz (Hellín, Espainia, 1670ko urtarrilaren 31 – 1760eko abenduaren 5a) politikaria eta gaztelaniazko idazlea izan zen.

Filosofia-ikasketak egin zituen Valentziako Unibertsitatean, eta zuzenbidekoak Salamancan. Filipe V.a Espainiakoaren idazkari izan zen. Macanazek erregearen eskubideak Elizaren eskubideen gainetik zeudela zioen, eta jarrera horrek arazoak ekarri zizkion. Bestalde, politika zentralista bultzatu zuen. 1707an Valentziako eta Aragoiko foruak deuseztatu zituen.

Ondasun-batzordeko kide izan zen; 1711n Zaragozako ekonomia zuzentzeko arduradun izendatu zuten, eta 1713an Gaztelako Batzordeko fiskal nagusi. Urte horretan bertan, Espainiaren ordezkari ahalduna izan zen Utrechteko itunean, eta Pedimento fiscal (Eskabide fiskala) idatzi zuen, Elizaren eskubide politikoak eta ekonomikoak murriztearen alde; hori zela eta, Giudice inkisidore nagusiak heretikotzat hartu zuen. Halaber, erregearen aginduz, Inkisizioaren betebeharrei buruzko txosten bat idatzi zuen; erakunde horren erreforma eskatu zuen.

Frantziara erbesteratu zen, eta han Filipe V.a Frantziakoaren eta Filipe VI.a Frantziakoaren aholkulari zela, diplomaziako lanak ere egin zituen. 1748an Carvajal lehen ministroak Espainiara itzultzeko agindu zion; atxilotu eta Coruñan sartu zuten preso; espetxean lan asko idatzi zituen. 1760an Elisabet Farnese erreginak aske utzi, eta handik gutxira hil zen. Haren idazlan aipagarrienak hauek dira: La historia crítica de la Inquisición (1727, Inkisizioaren historia kritikoa) eta Las regalías de los señores Reyes de Aragón (1879an argitaratua, Aragoiko erregeen eskubideak).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3753461
  • Commonscat Multimedia: Melchor Rafael de Macanaz / Q3753461

  • Wd Datuak: Q3753461
  • Commonscat Multimedia: Melchor Rafael de Macanaz / Q3753461