Martin Rezabal

Martin Rezabal
Bizitza
JaiotzaAia, 1962ko abuztuaren 17a (61 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta basozaina

Martin Rezabal Irazusta, ezizenez Olaso (Aia, Gipuzkoa, 1962) gipuzkoar bertsolari ohia da[1].

Ibilbidea

Baserrian jaioa, txikitatik irratian bertsoak entzun zituen eta Aian izaten ziren bertso saioetan ere izan zen. Soldadutzan hasi omen zen bertsoak kantatzen[2]. Luis Otamendi, Nikolas Zendoia eta Joxe Mari Lertxundirekin bertsotarako koadrila osatu zuen[3]. Tolosako bertso eskolan ere ibili zen.

1991. urtean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan finalista izan zen[4], lau kanporaketa jokatu ondoren[2], eta zazpigarren egin zuen. Hurrengo bi Txapelketa Nagusitan ere hartu zuen parte.

Txapelketak

  • Bertsolari Txapelketa Nagusia
    • parte hartu (2): 1993, 1997
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
    • finalista (1): 1991

Erreferentziak

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Martin Rezabal "Olaso" - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  2. a b «Martin Rezabal Olaso: “Egungo bertsolariek ez diote puntuari brau erantzuten” - Orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  3. «Luis Otamendi bertsolaria hil da» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  4. «Hogeita bost urte Gipuzkoako Txapelketa hartatik» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q115589892
  • Wd Datuak: Q115589892