Martin Lipuzkoa

Martin Lipuzkoa
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1901eko azaroaren 12a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1984 (82/83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria

Martin Lipuzkoa Urriza (Iruñea, Nafarroa, 1901eko azaroaren 12a - ?, 1984) nafar abesbatza-zuzendaria eta musikako irakaslea izan zen.

Biografia

Munarritz eta Villalvarekin egin zituen Musika ikasketak Iruñean eta Salamancan, hurrenez hurren. Apaiz egin zen Iruñean 1925. urtean. 1946. urtean "Orfeón Pamplonés" izenekoaren zuzendaritza hartu zuen bere gain 1954 arte. Ehun eta bost emanalditan aurkeztu zuen orfeoi iruindarra Madrilen, Porton, Zaragozan eta Iruñean, besteak beste, Espainiako nahiz Portugalgo orkestra nazionalekin.

Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioko zuzendariorde izan zen, eta Solfeo, Gregoriar Kantu eta Erlijiozko Polifonia eskolak eman zituen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12263163
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 88423
  • Lur: 03866/eu_l_2092/l2092
  • Wd Datuak: Q12263163