Mario Quintana

Mario Quintana

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaAlegrete (Rio Grande do Sul), 1906ko uztailaren 30a
Herrialdea Brasil
HeriotzaPorto Alegre, 1994ko maiatzaren 5a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, itzultzailea, kazetaria eta idazlea
Jasotako sariak
ikusi
  • Prêmio Jabuti
Casa de Cultura Mário Quintana izeneko etxearen fatxada, Porto Alegre, Brasil.

Mario Quintana (Alegrete, Rio Grande do Sul, Brasil, 1906ko uztailaren 30a - Porto Alegre, Brasil, 1994ko maiatzaren 5a) brasildar poeta izan zen.

Biografia

Frantses hezkuntza jaso zuen, 1927ko iraultzaz gero sortu zen egoera politikoa zela eta. Liburu-denda batean hasi zen lanean, atzerriko literatura-sailaren arduradun, eta egunkarietan eta aldizkarietan artikuluak idazten hasi zen. 1940an argitaratu zuen bere lehen poema-bilduma: A Rua dos Cataventos. Haren ondoren, Sapato Florido (1948), O Aprendiz de Feiticeiro (1950) eta Espelho Mágico (1951) etorri ziren. Garai hartako bere poemetan intimismoa, estoizismo moderatua eta surrealismoaren ukituak nabarmendu ziren, eta 1945eko belaunaldiko eztabaida eta konkretismoaren esperimentalismo gehiegizkotik urrutiratu zen, beti.

Aurrerago, Quintanaren poesia neurri tradizionaletatik bertso librera aldatu zen. Baina poesia idazteaz gainera, itzulpen ugari egin zituen (Guy de Maupassant, André Gide, Proust, Beaumarchais, Virginia Woolf, Aldous Huxley, J. Conrad eta abar), eta, halaber, irudimen eta ironia handiko aforismo-bildumak argitaratu zituen: Caderno H; A Vaca e o Hipogrifo; Da preguiça como método de trabalho. Azken liburu horretan idatzi zuen bere bizitzaren ikurritza: "Nagikeria da aurrerabidearen ama. Gizona ibiltzeko nagi izan ez balitz, ez zukeen gurpila asmatuko". Beste lan aipagarri batzuk: Apontamentos de História Sobrenatural (1976), Esconderijos do Tempo (1980), Baú de Espantos (1986), Preparativos de Viagem (1987) A Cor do Invisível (1989) eta Velório sem Defunto (1990).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1797149
  • Commonscat Multimedia: Mário Quintana / Q1797149

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 71409841
  • ISNI: 0000000117693833
  • BNE: XX1356228
  • BNF: 120526923 (data)
  • GND: 123192412
  • LCCN: n50051451
  • NKC: kup19990000080600
  • SUDOC: 02875641X
  • ICCU: PUVV318452
  • Open Library: OL195071A
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05059/eu_q_0069/q0069
  • Bilduma digitalak
  • BVMC: 1209
  • Wd Datuak: Q1797149
  • Commonscat Multimedia: Mário Quintana / Q1797149