María del Carmen Reina Jiménez

María del Carmen Reina Jiménez

Bizitza
JaiotzaLas Palmas Kanaria Handikoa, 1942ko abenduaren 8a (81 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, saiakeragilea eta idazlea

María del Carmen Reina Jiménez, "Chicha Reina" izenez ezaguna (Kanaria Handiko Las Palmas, 1942ko abenduaren 8a), saiakeragilea, idazlea, ekintzailea eta politikaria da.

Ibilbidea

Chicha Reinak Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasle gisa egin zuen lan profesionala eta 1991tik 1999ra Santa Brigidako Udaleko (Kanaria Handia) zinegotzi ere aritu zen, jarduera biak bateratuz. Ikertzaile gisa, emakumearekin eta kulturarekin zerikusia duten gaiak Kanarietako artxipelagoan zabaltzeko egindako lanak nabarmentzen dira. 2010ean, Mujeres y Cultura ikerketa-lan bat argitaratu zuen, non musikaren eta dantzaren, eskulturaren eta zeramikaren, pinturaren, literaturaren eta diseinuaren arloetan egindako lanagatik nabarmendu diren 98 emakume kanariarren biografiak bildu zituen[1]

2018ko martxoan, Mujeres en la isla aurkeztu zuen Kanaria Handiko Las Palmasko Kolon Etxean, Mujeres en la isla aldizkariaren bilketa eta ikerketa lana 1953ko azarotik 1964ko abendura bitartekoa.[2] Besteak beste, Pino Ojeda, Chona Madera, Josefina de la Torre eta Natalia Sosa Ayala poeta kanariarrek eta Carmen Conde idazleak hartu zuten parte aldizkarian. Chicha Reinak lan hori aurkeztu zuen Lanzarote uhartean, 2018ko uztailean, eta Gáldanen (Kanaria Handia), 2020ko urtarrilean, 'El Ultílogo' literatura-solasaldian.[3][4]

2020ko martxoan, Kanaria Handiko Las Palmas Colón Etxean, 100 emakume kanariar idazleren Antologia liburua aurkeztu zuen, Kanariar Uharteetako 112 literaturgileren biografiak eta haien lanen laginak biltzen dituena.[5][6]

Aintzatespenak

  • 2015. urtean, Teldeko Elkarte Sozialistak (Kanaria Handia) Berdintasun Saria eman zion “berdintasunaren alde egindako lanagatik”
  • 2016. urtean, Santa Brigidako Udalak Irakasle Parekide Saria eman zion “eskoletan praktika sexistak eta diskriminatzaileak kentzearen alde egindako lanagatik, ikastetxeetan eta gizarteetan berdintasuna lortzeko curriculumean egindako ahaleginagatik”.[7][8]
  • 2021eko maiatzean, Kanaria Handiko gazte sozialistek areto bat inauguratu zuten, berdintasunaren aldeko lana aitortzeko: Chicha Reina espazio feminista.

Lanak

  • 2010 – Mujer y cultura en Canarias, Gobierno de Canarias. ISBN 978-84-616-4659-3.
  • 2018 – Mujeres en la isla (1953-1964). Mercurio argitaletxea. ISBN 978-84-948360-1-5.
  • 2020 – Antología de 100 escritoras canarias. Mercurio argitaletxea. ISBN 978-84-17890-69-8.
  • 2021 - La genética y yo, Beginbook argitaletxea, ISBN: 978-84-18588-62-4[9][10]
  • 2021 - Natalia Sosa Ayala y mujeres en la isla. Mercurio argitaletxea. ISBN: 978-84-18588-52-5

Erreferentziak

  1. «Charla "Invisibilidad de las mujeres músicas en Canarias" el 25 julio a las 20.00 horas en el Deiland Plaza a cargo de Chicha Reina» Ayuntamiento de San Bartolomé 18 de julio de 2017.
  2. DRAGARIA. (4 de marzo de 2018). «Inauguración de 'Mujeres en la isla. Una revista insensatamente valiente'» Dragaria.
  3. «Presentación del libro de Chicha Reina 'Mujeres en la Isla', Libros en San Bartolomé (Lanzarote) – Ocio en La Provincia» ocio.laprovincia.es.
  4. «La escritora Chicha Jiménez Reina primera invitada de la charla literaria ‘El Ultílogo’ del año 2020 - Infonortedigital.com» www.infonortedigital.com.
  5. «Antología de escritoras canarias» www.laprovincia.es.
  6. «La investigadora Chicha Reina rompe el canon con 'cien escritoras canarias'» www.laprovincia.es.
  7. «Los socialistas teldenses reconocen a 'Chicha' Reina como referente por la Igualdad» www.teldeactualidad.com.
  8. «Santa Brígida homenajea a tres profesoras por su lucha contra prácticas sexistas» www.laprovincia.es.
  9. «Chicha Reina presenta 'La genética y yo. Dos siglos en la historia de una familia'» Canarias7 2021-06-12.
  10. «Chicha Reina: “Queda todavía mucho que descubrir de lo que han hecho las mujeres canarias en la cultura”» museo-cmc.

Kanpo estekak

  • Emakumea eta kultura Kanarietan. Kanarietako Berdintasunerako Institutuak argitaratua. Kanarietako Gobernua. 2010.
  • María del Carmen Reina Jiménezi elkarrizketa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q96035308
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 19153530883148701502
  • ISNI: 0000000493415175
  • BNF: 179208876 (data)
  • GND: 1177816458
  • LCCN: no2018112769
  • SUDOC: 242519733
  • Wd Datuak: Q96035308