Mantxu

Mantxua

Kangxi enperadorea • Yongzheng enperadorea • Qianlong enperadorea
Cixi enperatriza • Pu Yi • Lang Lang
Biztanleak guztira
10.430.000 inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Txina 10.410.585
 Taiwan 12.000
Hizkuntza
Txinera, mantxuera
Erlijioa
Erlijiorik eza, xamanismoa, budismoa.
Zerikusia duten beste giza taldeak
Xibeak eta beste herri tungus batzuk

Mantxua[1] (mantxueraz: ᠮᠠᠨᠵᡠmanju, txinera tradizionalez: 滿族; txinera sinplifikatuz: 满族; pinyinez: Mǎnzú; Wade–Giles: Man3-tsu2) jatorria Mantxurian duen talde etnikoa da. Txinako Herri Errepublikak ofizialki onartzen duen gutxiengo etnikoetako bat da. Gaur egun, 10.000.000 inguru dira eta Mantxuria ohian (Ipar-ekialdeko Txina), Pekinen eta Mongolian bizi dira.

Izenaren jatorria XVI. mendekoa bada ere, mantxuak tungus multzo etnikoari dagokion jurchen taldearen ondorengoak direla uste da. XVI. mendearen erdialdearen eta XX. mendearen hasieraren artean, mantxuek Txinako Inperioaren agintea izan zuten, Qing dinastiaren bitartez. Konkistaren ondoren, mantxu gehienak Txinara mugitu eta han kokatu ziren, eta txinatar asko, berriz, Mantxurian. Egoera hark mantxuen kulturaren beherakada ekarri zuen, batez ere Qing dinastiak aginpidea galdu zuenetik.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q145665
  • Commonscat Multimedia: Manchu people / Q145665

  • Identifikadoreak
  • BNF: 11970773f (data)
  • LCCN: sh85080404
  • NKC: ph416452
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q145665
  • Commonscat Multimedia: Manchu people / Q145665