Manez Etxeto

Artikulu hau Hazparneko bertsolariari buruzkoa da; Senperen irakasle ibili zen bertsolaria gaitzat duena beste hau da: «Joanes Etxeto»
Manez Etxeto
Bizitza
JaiotzaHazparne, 1789ko ekainaren 5a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaHazparne, 1872ko irailaren 25a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Izengoitia(k)Katxo

Manez Etxeto Duhalde[oh 1], ezizenez Katxo (Hazparne, 1789ko ekainaren 5a - Hazparne, 1872ko irailaren 25a), lapurtar bertsolaria izan zen.

Bizitza

Hazparneko Labiri auzoko Jauretxean jaio zen. 1819ko otsailaren 7an Mari Harriet hazpandarrarekin ezkondu zen eta Elizaberri auzoko Ilunberritegira joan ziren bizitzera; etxeari Katxotegia edo Katxoteia izena eman zioten; hortik etorri zitzaion ezizena. Hiru seme-alaba izan zituzten: Mari, Joanes eta Zalbat.

Etxahunen garaikidea, barkoxtarrak bezala bizitza pobre eta erromesa eraman zuen[1].

Lanak

Bat-batean aritu zen baina ez zitzaion ezer bildu. Bertso jarri ezagunak:

  • Betiri Sants-i (hau da, goseari).
  • Azken judizioa kantua berarena da, batzuek Etxahunena edo Borddelena dela uste badute ere.
  • Pulunpa; 1824koa, Baionatik Montevideora zihoan itsasontzi bat hondoratu zenekoa[2].
  • Zenbait ikerketaren arabera (adibidez Piarres Xarritonen ustez) Galerianoaren kantua ez zuen idatzi protagonista zuzenak, hau da, Martin Larralde Bordaxuri-k, Katxok baino. Kontuan hartu behar da biak Elizaberrin bizi zirela eta Bordaxurik ez zekiela idazten.[3]

Oharrak

  1. Frantseserako sortutako grafian Etcheto. Beñat Soulék Ipar Euskal Herriko bertsolarien gaineko bere lanean "Manez Etxeto" erabiltzen du. Zenbait dokumentutan "Joanes Etxeto" edo "Etcheto" idatzita agertzen da; kasu horretan, ez da Joanes Etxeto itsasuarrarekin nahasi behar.

Erreferentziak

  1. Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 31. or.
  2. Armiarma.com. Ikus oharra;
  3. Xarriton, Piarres. Nork eginak ditu galerianoaren bertsuak?. Hazparneko Bertsulariak, hazparnen-bertsulariak.com (Noiz kontsultatua: 2022-8-22).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Katxo Hazparneko Bertsulariak webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12262952
  • Wd Datuak: Q12262952