Mandelbrot multzo
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/56/Mandelset_hires.png/220px-Mandelset_hires.png)
Mandelbrot multzoa, fraktal multzoen artean ezagunena eta aztertuena da. Izena Benoît Mandelbrot (1924-2010) poloniar matematikariari zor dio, 1970eko hamarkadan multzo hau ikertu baitzuen. Honela zehazten da:
C edozein zenbaki konplexu izan liteke, hortaz, C abiapuntutzat hartuz errekurtsio bidez segida bat gauzatu liteke:
Segida hau mugatua gelditzen baldin bada, orduan C delakoa Mandelbrot multzoaren barnean dagoela esaten da, bestelakoan hartatik kanpo gelditzen da.
Adibidez, c = 1 hartuz gero 0, 1, 2, 5, 26... segida urrundua lortzen da. Mugatua ez denez, 1 ez da Mandelbrot multzoaren barneko elementua.
Aldiz, c = –1 hartuz gero 0, –1, 0, –1... segida mugatua lortzen da, hortaz, –1 elementua Mandelbrot multzoaren barnean dago.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/c/c6/Mandelzoom.jpg)
Kanpo estekak
Datuak: Q257
Multimedia: Mandelbrot sets / Q257