Malaspina espedizioa

Malaspinak Espainiako inperioko lurraldeetan zehar egindako ibilbidearen mapa

Munduaren inguruko bidaia politiko-zientifikoa, Malaspina edo Malaspina-Bustamante Espedizioa izenez ezagunagoa, Alejandro Malaspina eta José de Bustamante y Guerraren omenez, Espainiako Koroak finantzatutako espedizioa izan zen Karlos IV.aren Ilustrazio garaian. Espedizioak 1789-1794 bitartean iraun zuen. Amerika osoko kostaldeetan ibili zen Buenos Airesetik Alaskara, Filipinetara eta Marianetara, Vavaora, Zelanda Berrira eta Australiara. 1794ko irailaren 21ean, espedizioa Espainiara itzuli zen, historia naturalari, kartografiari, etnografiari, astronomiari, hidrografiari, medikuntzari buruzko ezagutza-ondare izugarria sortu baitzuen —guztiak garrantzi geopolitiko handiko jakintza-adarrak—, bai eta lurralde horietako alde politikoei, ekonomikoei eta sozialei buruz ere. Funts gehienak Amerikako Museoan, Madrilgo Untzi Museoan, Itsas Armadako Errege Behatokian, Madrikgo Errege Lorategi Botanikoan eta Espainiako Natura Zientzien Museo Nazionalean gordetzen dira. Gaur egun, historialarien eta biologoen aztergai izaten jarraitzen dute. [1] [2]

Erreferentziak

  1. Duarte Quesada, Carlos M. La expedición de circunnavegación Malaspina.
  2. Real Jardín Botánico (1989). La Botánica en la Expedición Malaspina. Turner Libros, S. A.

Kanpo estekak

  • Alessandro Malaspina Birtuala, Alessandro Malaspinak XVIII. mendeko zirkumnabigazioaren geodatabase historikoa, CSIC ataria
  • Malaspina Espedizioaren digitalizazioa, Madrilgo Untzi Museoko Artxiboa. Defentsa Liburutegi Birtuala
  • Malaspina espedizioaren Atrevida eta Descubierta korbetak
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1227138
  • Commonscat Multimedia: Malaspina Expedition / Q1227138

  • Wd Datuak: Q1227138
  • Commonscat Multimedia: Malaspina Expedition / Q1227138