Mahuka

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Mauka (argipena)»
Mahuka motzeko elastikoa.

Mahuka jantzi zatia da, beso osoa edo besoaren goiko aldea estaltzen duena.

Mahuka motak

Hauek dira ezagunenak:

  • Mahuka luzea. Eskumuturreraino ailegatzen da.
  • Mahuka motza. Ukondoraino ez da heltzen.
  • Mahuka hiru laurden . Eskumuturreraino heldu gabe ukondoa edo gehiago estaltzen duena.
  • Mahuka lerdena. Mahuka zabala, ez eskumuturrean ezta ere besoan itsasten ez dena.
  • Aingeruaren mahuka. Emakumeen etxeko mantaletan asko zabaltzen direnak.
  • Mahuka galdua. Jaken atzekaldetik zintzilik gelditzen zirenak. Ohikoak ziren nekazari munduan.
  • Raglan mahuka edo ranglan. Ez da mozten besagainean eta leporaino heltzen da.[1]

Esapideak

  • Mahuka: Oso gauza merkea, pagotxa, aukera.
  • Mahuka zabala: Beharkizun gutxikoa, laxoa izan.
  • Mahuka-hutsik: Alkandoraren gainean jakarik edo beste jantzi mahukadunik ez eramatea.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/6/3 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/mahuka

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q256458
  • Commonscat Multimedia: Sleeves / Q256458

  • Identifikadoreak
  • AAT: 300210530
  • Wd Datuak: Q256458
  • Commonscat Multimedia: Sleeves / Q256458