Mahats-zorri

Mahats-zorri
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaHemiptera
FamiliaPhylloxeridae
GeneroaDactylosphaera
Espeziea Dactylosphaera vitifoliae
(Fitch, 1855)

Mahats-zorria edo filoxera[1] (Daktulosphaira vitifoliae) Phylloxeridae familiako intsektua da, mahatsondoaren bizkarroia.

Deskribapena

Intsektu hori berdaxka da, milimetro bete inguru luzekoa.

Kalteak

Filoxerak hostoetan jartzen dituen arrautzetatik ateratzen diren harrak sustraietara jaisten dira, eta trataera egokia ematen ez bazaio mahatsondoari, 3-4 urtean ihartu egiten da. Hala ere, intsektu horren inguruan egindako ikerketa ugarik erakutsi dute filoxerak ez dituela hondatzen ez mahatsondo amerikarraren erroak ezta mahatsondo europarraren hostoak ere. Hortaz, Filoxerari aurre egiteko, nahikoa da mahatsondo amerikarraren erroetan mahatsondo europarra txertatzea.[2]


  • Mahats-zorriak erro batzuetan
    Mahats-zorriak erro batzuetan
  • Mahats-zorriak eragin kalteak
    Mahats-zorriak eragin kalteak
  • Mahats-zorriak hosto baten azpian
    Mahats-zorriak hosto baten azpian

Historia

Estatu Batuetatik ekarri ziren mahatsondoekin sartu zen Europan, eta 1863an sumatu ziren haren presentziaren lehen ondorioak; XIX. mendearen amaierarako europar kontinenteko mahatsondoen bi heren hondatuak zituen.[2] 1896an agertu zen lehendabizikoz Nafarroa Garaian, Etxaurin hain zuzen ere. Buztin-lurrek eta uda beroek hiru aldetik zabaldu zuten intsektua: hegoalderantz, Tafallarantz eta Erriberrirantz; ekialderantz Agoiz eta Irunberriko mahastietara; eta Viana eta Los Arcoserantz. Hiru urte geroago, 1899an, Ebro zeharkatu zuen, Sajazarra (Errioxa) eta Borja eta Tarazonaraino (Zaragoza).[3][4]

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-4-7 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Filoxera. Sinonimoen Hiztegia, uzei.eus (Noiz kontsultatua: 2018-9-16).
  2. a b Mendiburu, Joana. Ardoa, jakintzaren eta orekaren fruitua. Elhuyar aldizkaria, 2002/10/01, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-9-16).
  3. Piqueras, J. (2005). «La filoxera en España y su difusión espacial: 1878-1926» Cuad. de Geogr. (77): 101-136..
  4. Oestreicher, A.. (1996). «La crisis filoxérica en España - Estudio comparativo sobre las consecuencias socio-económicas de la filoxera en algunas regiones vitivinícolas españolas» Hispania LVI/2 (193): 587-622..

Kanpo estekak

  • Filoxera, mundu-mailako hondamendia, riojalavesa.com
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q367315
  • Commonscat Multimedia: Daktulosphaira vitifoliae / Q367315

  • Identifikadoreak
  • BNF: 12149436q (data)
  • GND: 4177160-6
  • LCCN: sh85101495
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02174/eu_f_0638/f0638
  • GEA: 5697
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • BioLib: 102841
  • GBIF: 5156011
  • NCBI: 58002
  • Wd Datuak: Q367315
  • Commonscat Multimedia: Daktulosphaira vitifoliae / Q367315