Magnus III.a Norvegiakoa

Magnus III.a Norvegiakoa

Irudi gehiago

Norvegiako monarka

1093 - 1103
Olaf III of Norway (en) Itzuli - Olav Magnusson of Norway (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaNorvegia, 1073 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Norvegia
HeriotzaRiver Quoile (en) Itzuli, 1103ko abuztuaren 24a (egutegi gregorianoa) (29/30 urte)
Hobiratze lekuaDownpatrick
Familia
AitaOlaf III of Norway
AmaThora Jonsdottir
Ezkontidea(k)Margaret Fredkulla (en) Itzuli  (1101 (egutegi gregorianoa) -
Bikotekidea(k)
ikusi
  • NN (en) Itzuli
    Thora (en) Itzuli
    Sigrid Saxesdatter (en) Itzuli
    NN (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Eystein I of Norway (en) Itzuli
    Sigurd the Crusader (en) Itzuli
    Olav Magnusson of Norway (en) Itzuli
    Tora Magnusdatter (en) Itzuli
    Sigurd Slembe (en) Itzuli
    Harald IV of Norway (en) Itzuli
    Ragnild Magnusdotter (en) Itzuli
LeinuaHardrada dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 62091299 Edit the value on Wikidata

Magnus III.a Oinutsa (1073 - Irlanda, 1103ko abuztuaren 24a), Norvegiako erregea 1093tik 1103 arte. Olaf III.aren sasiko semea zen, eta Harald Hadrada-ren biloba.

Vikingoen garaiko garaipenak gogoan, bere lurraldea hedatzen saiatu zen. Danimarkaren eta Suediaren kontra egin zuen. Danimarkako Halland aldea arpilatu zuen. Geroago, 1097an, Götaland eskualdean sartu zen, Suedian, eskualdea baketzeko eta muga berrezartzeko. Vänern aintziraraino iritsi zen. Soldatu-talde bat utzi, eta Norvegiara itzuli zen, baina suediarrek, neguan, berriro eskuratu zuten eskualdea. Hurrengo udan berriro itzuli zen Magnus III.a Suediara, baina suediarrek garaitu zuten Göta ibaiaren ertzean.

Ez zuen lortu lurrik eskuratzerik Eskandinavian, eta Britainiar uharteetara abiatu zen 1098an, armada handi bat berekin zeramala. Orkadak beretu ondoren, Hebridetara abiatu zen, eta arpilatu egin zituen. Gero, 160 itsasontziz osatutako itsas armada batekin, Man uhartera jo zuen, eta bere egin zuen. Handik, Britainia Handira jo zuen, eta normandiarren aurka borrokatu zen Angleseyn, eta nagusitu.

1102an berriro itzuli zen Britainiar uharteetara, bere inperioa sendotzera eta Irlanda konkistatzeko asmotan. Dublin bereganatu ondoren, iparralderantz abiatu zen, Ulsterrera. Irlandaren parte handi bat bereganatzea lortu zuen, baina borroka batean hil zuten irlandarrek.

Erregea hil ondoren, berak sortutako inperioa berehala desegin zen.

Erreferentziak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q311996
  • Commonscat Multimedia: Magnus III of Norway / Q311996

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 22494598
  • ISNI: 0000000053025392
  • GND: 100952690
  • LCCN: no2013112208
  • SUDOC: 169035832
  • BIBSYS: 12068877
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 03973/eu_m_0182/m0182
  • Wd Datuak: Q311996
  • Commonscat Multimedia: Magnus III of Norway / Q311996