Magie Alvarez

Magie Alvarez
Bizitza
JaiotzaZarautz, 1983
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaYemen, 2007ko uztailaren 2a (23/24 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbidaiaria

Magie Alvarez Calleja (Zarautz, Gipuzkoa, 1983 - † Mareb, Yemen, 2007ko uztailaren 2a) ostalari eta bidaiari euskalduna zen. Al Kaidak burututako[1] atentatu batean hil zen, Mikel Essery eta Mariasun Vitorica euskaldunekin batera.

Bizitza

Txikitatik munduan barrena bidaiatzeko desioa zuen. Ostalaritzan lan egiten bazuen ere, munduan zehar bidaiatzen denboraldi luzeak igarotzen zituen. Abenturazale hutsa zen: ETB 2ko El Conquistador del Fin del Mundo programan parte hartu zuen. Turisten gidari gisan lan egiteko prestatzen ari zen 2005etik, Mikel Esseryren laguntzaz. Al Kaidak Yemenen atentatu batek hil zituen.

Erreferentziak

  1. Essery, Alvarez eta Bitorika hil ziren atentatua bere gain hartu du Al Kaedak[Betiko hautsitako esteka] Berria, 2008ko otsailaren 27a
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12262838
  • Wd Datuak: Q12262838