Lyceum Club Femenino

Lyceum Club Femeninoren egoitza ohian jarritako plaka.

Lyceum Club Femenino Madrilgo emakumeen elkartea izan zenen, 1926an sortutakoa, garai hartako borroka feministaren eredua. Garrantzi handia izan zuen feminismoaren eta emakumeen eskubideen defentsan. Lehendakaria María Maeztu gasteiztar pedagogoa izan zen. Bazkide guztiak emakumeak ziren, eta hitzaldi, erakusketa, musika saio eta beste hainbat kultur ekitaldi antolatzen zituzten. 1939an itxi zuten, Espainiako Gerra Zibila amaitu ostean.[1]

Bazkideak

María Maeztu, elkartearen lehendakaria eta bultzatzailea.

Euskal herritarrak

Sortzaileen artean euskal herritar asko zeuden, tartean bultzatzaile nagusia izandako María Maeztu.

Desagerpena

Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz desegin zen elkartea. Bazkide askok erbestera joan behar izan zuten, eta penintsulan gelditu zirenek egoera berrira egokitu behar izan zuten. Frankistek, gerra irabazi ondoren, Club Medina izena ezarri zioten, eta Sección Femeninaren, hau da, Espainiako Falangearen emakume sailaren eskuetan utzi zuten.

Bibliografia

  • José Antonio Marina eta María Teresa Rodríguez de Castro: La conspiración de las lectoras. Bartzelona: Anagrama, 2009. ISBN: 978-84-339-0792-9.

Erreferentziak

  1. Sarasketa, Ane. Abizenaren gerizpean. Euskaldunon Egunkaria, 2001ko urtarrilak 13, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q15919084
  • Commonscat Multimedia: Lyceum Club Femenino / Q15919084

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 156175827
  • BNE: XX126964
  • LCCN: n2010028654
  • PARES: 142525
  • Wd Datuak: Q15919084
  • Commonscat Multimedia: Lyceum Club Femenino / Q15919084