Luis Laorga

Luis Laorga
Bizitza
JaiotzaMadril, 1919ko urtarrilaren 5a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1990eko azaroaren 5a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Luis Laorga Gutiérrez (Madril, 1919ko urtarrilaren 5a - ib., 1990eko azaroaren 5a) bere garaian ospe handia izan zuen arkitektoa izan zen. Euskal Herrian gehien bat ezaguna Sainz de Oizarekin batera Arantzazuko Santutegiko proiektuaren egileetako bat izan zelako.

Ibilbidea

XX. mende erdialdean haren diziplinari berrikuntza-bultzada eman zion arkitekto azpimarragarria da. Bai Laorga eta baita Sáenz de Oiza ere 50. hamarkadan sormen arkitektonikoko abangoardiaren buru izan zen Madrilgo Arkitektura Eskolako ordezkari nagusiak izan ziren.[1]

Ez bakarrik Arantzazuko Santutegiko proiektuan, proiektu askotan Francisco Javier Sáenz de Oiza ospetsuarekin bat egin zuen lan. Horien artean nabarmendu beharrekoak dira Arantzazuko Basilika eta Madrilgo Mesedeetako Andre Mariaren Basilika Hispanoamerikarra.

Aipatzekoa da halaber Pasaiako Itsas Eskola, José López Zanón arkitektoarekin batera diseinatua, 1966ko lan brutalista ikusgarria.[2]

Lanen iruditegia

  • Arantzazuko santutegia, Oñatin (Gipuzkoa), Saenz de Oizarekin batera.
    Arantzazuko santutegia, Oñatin (Gipuzkoa), Saenz de Oizarekin batera.
  • Pasaiako Itsas Eskola, Lopez Zanonekin batera.
    Pasaiako Itsas Eskola, Lopez Zanonekin batera.
  • Mesedeetako Basilika Hispanoamerikarra, Madril, Saenz de Oizarekin batera.
    Mesedeetako Basilika Hispanoamerikarra, Madril, Saenz de Oizarekin batera.

Erreferentziak

  1. «Arkitektura» www.arantzazu.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-17).
  2. «Eskolako iragana eta oraina» www.blasdelezoescuelanautica.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q21509027
  • Commonscat Multimedia: Luis Laorga Gutiérrez / Q21509027

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 160418210
  • ISNI: 0000000107698550
  • BNE: XX1337661
  • SUDOC: 154464562
  • ULAN: 500240187
  • Arkitektura
  • COAM: 0805
  • Wd Datuak: Q21509027
  • Commonscat Multimedia: Luis Laorga Gutiérrez / Q21509027