Luis Iriondo

Luis Iriondo
Bizitza
JaiotzaAzkoitia, 1931ko maiatzaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2017ko azaroaren 25a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta musikagilea

IMDB: nm0409981 Discogs: 2133168 Edit the value on Wikidata

Luis Iriondo Etxaniz, (Azkoitia, 1931ko maiatzaren 26a - ib., 2017ko azaroaren 25a) gipuzkoar aktore eta musikagilea izan zen.[1]

Enpresa, publizitatea eta komunikabideak

Administrari-ikasketak egin zituen, eta Bizkaiko Kutxan eta Azkoitiko Aforasa enpresan lan egin zuen.[2][3]

Eusko Jaurlaritzako Harreman Publikoetarako arduraduna izan zen, eta Euskadiko Kutxako publizitate-arduraduna ere bai; langintza horretan zela, euskararen aldeko kanpainak egin zituen.[2]

La Voz de España egunkarian eta Loiolako Herri Irratian kolaborazioak egiten zituen, eta ETBko zuzendaria izan zen 1982tik 1984ra.[2]

Musika

Gaztetan, Los Contrapuntos musika taldea osatu zuen lagun batzuekin batera,[2][3] eta hainbat disko grabatu zituzten: Aquí las Vascongadas, Navidad vasca, Cantos vascos, Romería en el Pais Vasco, Agur jaunak! eta Kontrapuntoak euskeraz, besteak beste.[2] Donostiako Viktoria Eugenian eman zuten lehen kontzertua, eta, geroago, konposatzaile-lanetan ere aritu zen; besteak beste, Mocedades, Manolo Escobar, Sara Montiel eta Concha Velascorentzat konposatu zuen.[2]

Berak konposatu zuen Zenbat bide zure bila...! abestia kantatu zuen Mocedades taldeak 1976ko El color de tu mirada albumean eta 1978ko Kantaldia albumean.[4]

Zinema

1970eko hamarkadaren hasieran, zinemaren munduan hasi zen lanean, Ferrán Llagostera zuzendariaren bidez, eta hainbat dokumental egin zituzten elkarrekin.[2] 1978an, Companys, proces a Catalunya pelikularekin debutatu zuen aktore bezala, eta geroztik hainbat ekoizpen zinematografikotan parte hartu zuen, aktore, gidoilari eta ekoizle gisa. Ekoizpen zinematografikoetan aritzeaz gain, hainbat liburu ere argitaratu zituen, baita bidaia-liburuak ere.[2]

Filmografia

Erreferentziak

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Luis Iriondo Etxaniz. .
  2. a b c d e f g h «Luis Iriondo Etxaniz aktore eta musikagilea hil da» Berria 2017-11-27 (Noiz kontsultatua: 2017-11-27).
  3. a b Filmoteca Vasca
  4. Mocedades eta Luis Iriondo Etxaniz. Zenbat Bide Zure Billa... ! ((Remasterizado)). (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).

Bibliografia

  • Zabala, Juan Luis: Luis Iriondo: Aktore eta komedianteena da karrerarik tristeena. - Egan, 2009-3/4, 79-97.


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q19947960
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 107020404
  • ISNI: 0000000077085760
  • BNE: XX977445
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 69932
  • Wd Datuak: Q19947960