Louis-Jacques Thenard

Frantses kimikaria (La Louptière, 1777 - Paris, 1857). Kimikaren oinarriak azaltzen dituen obra garrantzitsu bat argitaratu zuen 1813-1816 bitartean, lau liburutan banatua. Metalen sailkapen berezi bat aurkeztu zuen, bere izena daraman urdin kolore-mota prestatzeko formula ezagutarazi zuen (Thenard urdina, portzelana koloreztatzeko erabiltzen dena), eta ur oxigenatua (1818) eta boroa aurkitu zituen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.