Louis-Gilles Pairault

Louis-Gilles Pairault
Carnavalet museoako eduki-editore

2020 -
Departmental archives of Charente-Maritime (en) Itzuli zuzendari

2013 - 2020
Bizitza
JaiotzaBaiona, 1974ko abuztuaren 28a (49 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaÉcole nationale des chartes
Henrike IV.a lizeoa
TesiaPoésie française et métrique latine chez Michel de Boteauville (ca. 1435-ap. 1500) (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakartxibozaina, idazlea, historialaria eta eduki-editorea
louisgillespairault.webs.com

Louis-Gilles Pairault (Baiona, Lapurdi, 1974ko abuztuaren 28a)[1] artxibozain, idazle eta historialaria da.

Bizitza

François Pairault historialariaren semea da.

Artxibozain paleografoa (2000ko promoziokoa), École nationale des chartes[2] delakoan burutu zuen bere tesia XV. mendeko Michel de Boteauville poeta franko-latindarrari eskainia da. 2001etik Paris Hiriko Ondarearen kontserbatzailea, 2003an Nizako[3] Udal Agiritegietako zuzendaritza hartu zuen[4].

Académie de Provence literatura-elkarteko kidea da.

Lanak

Frantsesez idatzitako ikerketa lan historiko batzuen eta eleberri baten egilea da.

Lan historikoak

  • De l'abeille au ruban bleu : Nice de Garibaldi ("Erletik xingola urdinera: Garibaldiren Niza"), Serre éditeur, Niza, 2008.
  • Inventaire analytique des séries anciennes des Archives de Nice (1176-1792) (Nizako agiritegietako idazki zaharren inbentarioa; zuzendari lanak), Niza, 2005-2006, 2 liburuki (Kultura eta Komunikazio Ministerioaren oniritzi zientifikoaren argitaratutakoak).
  • Cent ans d’O.G.C. Nice, mémoire d’un club (OGC Nice-ren ehun urteak, klub baten oroitzapena"), (kolektiboa), Editions Rom, Niza, 2004.
  • Nice d'Antan ("Antzineko Niza"), HC Editions, Paris, 2005.
  • Poésie française et métrique latine chez Michel de Boteauville (c. 1435 - 1500), tesia, daktilografiatua, 2000.

Eleberria

  • Le Voyage de Malte ("Maltako bidaia"), L'Etoile du Sud, Valbona, 2004 (Proventzako Akademiak 2004an saritua; 2005ean Enez Eusako Uharteei buruzko Liburuaren Sarirako eta Ulysse Sarirako aukeratua)

Erreferentziak

  1. Bibliothèque de l'École des chartes, 1995-2, 611.or.
  2. Parisko Sorbona unibertsitatearen barruan dagoen Grande École horietakoa da; goi mailako artxibozain eta liburuzainak prestatzen ditu.
  3. Hiri honi buruzko lan batzuen egile bihurtu da harrezkero.
  4. Frantziako agiritegietako webgunea.

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Pairault Somalian Frantziak izan duen historiaz.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3260563
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 51935349
  • ISNI: 0000000121330437
  • BNF: 14581788n (data)
  • LCCN: no2007147122
  • NKC: jo2018983562
  • SUDOC: 08233269X
  • Wd Datuak: Q3260563