Liang Shuming

Liang Shuming

Irudi gehiago
member of the National Political Assembly (en) Itzuli


Hautetsia: 1st National Political Council (en) Itzuli, 2nd National Political Council (en) Itzuli, 4th National Political Council (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaPekin, 1893ko urriaren 18a
HerrialdeaTxinako Errepublika (1912–1949)
 Txinako Herri Errepublika
Lehen hizkuntzatxinera
HeriotzaPekin, 1988ko ekainaren 23a (94 urte)
Hobiratze lekuatomb of Liang Shuming (en) Itzuli
Familia
AitaLiang Juchuan
Hezkuntza
Hizkuntzaktxinera
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, politikaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Pekingo Unibertsitatea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Eastern and Western Culture and Its Philosophy (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaKonfuzianismoa
Alderdi politikoa Kuomintang

Liang Shuming (txinera tradizionalez: 梁漱溟; pinyinez: Liáng Shùmíng; Wade–Giles: Liang Shu-ming; Beijing, 1893ko urriaren 18a - ibidem, 1988ko ekainaren 23a) txinatar idazle eta filosofoa izan zen. Konfuzianismoaren aldekoa zen. Politika alorrean, Txinako Liga Demokratikoko buruzagia izan zen eta Alderdi Komunistaren eta Kuomintangaren artean mugitu zen. Budista zen jatorriz, baina 1918tik aurrera konfuzianismora jo zuen, aitak bere buruaz beste egin ondoren. 1921ean, Tung-hsi wen-hua chi ch’i che-hsueh ("Sortaldeko eta Sartaldeko kulturak eta (dagokien) filosofia") saiakera argitaratu zuen eta kontrakarrean ezarri zituen antzinako Txinako filosofia harmoniatsua eta Sartaldeko joera suntsitzailea. Geroago Sartaldean abiarazitako zenbait bide Txinan urra zitezkeela onartu zuen, eta 1937an, Txinaren eta Japoniaren arteko gerraren garaian, politikan sartu zen, Liga Demokratikoan, eta 1949an Txinan geratu zen, marxismoaren balioa onartu ez zuen arren. 1980an Txinako konstituzioa berritu zuen batzordean parte hartu zuen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-9-17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.


Biografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1167488
  • Commonscat Multimedia: Liang Shuming / Q1167488

  • Wd Datuak: Q1167488
  • Commonscat Multimedia: Liang Shuming / Q1167488