Leon Leon

Leon Leon
Bizitza
JaiotzaHazparne, 1896
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaUztaritze, 1962ko otsailaren 12a (65/66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, itzultzailea, apaiz katolikoa eta idazlea
Izengoitia(k)Berrizarte
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 296

Leon Leon (Hazparne, Lapurdi, 1896 – Uztaritze, Lapurdi, 1962ko otsailaren 12a) euskal idazle, antzerkigile eta itzultzailea izan zen.

Biografia

Belokeko eta Baionako apaizgaitegietan egin zituen apaiz ikasketak. Lehen Mundu Gerran soldadu izan zen.

1932an Arrangoitzeko erretore izendatu zuten, eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren Uztaritzekoa.

Euskal-Esnalea eta Gure Herria aldizkarietan eman zituen argitara hasierako lanak.

Oso euskara dotorea zerabilen, lapurtar behe-nafar herrikoi bizi-bizia baliatuz.

Itzulpenak: Jesu-Kristoren Imitazionea (1929), Jesu-Kristo Gure Jaunaren Ebangelio Saindua, (1949), Alegiak (La Fontainerenak, 1960).

Antzerki obrak: Gure txokoan (1926), Haurrak azken hitza bere! (1939), Matturinaren gaphoinak (1933), Ttomas ezkongei (1938) eta Herriko besta biharamunean (1937).

Lanak

Antzerkia

  • Bortz komedia eta lau alegia (1992, Antzerti)
  • Sei antzerkigileren kaierak (2011, Hiria argitaletxea)

Alegia

  • Alegia deus ez! (1993, Elkar)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo loturak

  • Leon Leon literaturaren zubitegian
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12262189