Leabua Jonathan

Leabua Jonathan

Irudi gehiago
list of heads of government of Lesotho (en) Itzuli


Lesothoko lehen ministro


Member of the National Assembly of Lesotho (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaHlotse (en) Itzuli, 1914ko urriaren 30a
Herrialdea Lesotho
HeriotzaPretoria, 1987ko apirilaren 5a (72 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
sothoera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
ikusi
  • Order of the Companions of O. R. Tambo Order of the Companions of O. R. Tambo
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaBasotho National Party (en) Itzuli

Joseph Leabua Jonathan (Leribe, Basutoland, 1914ko urriaren 30a - Pretoria, 1987ko apirilaren 5a) Lesothoko lehen ministroa izan zen 1965etik 1987ra.

Moshoeshoe I.a errege poligamoaren ondorengo ugarietako bat izan zen. 1937tik Basutolanden tokiko politikan aritu zen eta Londreserako ordezkaritzetan parte hartu zuen autogobernuaren bila. Katolizismora bihurtu zen eta 1959an Basotho Alderdi Nazionala sortu zuen.

1965eko apirilean hauteskundeak irabazi eta hurrengo urtean independentzia lortu zuen. 1970eko urtarrileko hauteskundeak galdu eta baliogabetu egin zituen irregulartasunak argudiatuta. Larrialdi egoera ezarri zuen, konstituzioa bertan behera utzi zuen eta parlamentua desegin zuen. 1973an bitarteko Batzar Nazionala osatu zuen, bere alderdiaren agindupean.

Barne oposizioari Hegoafrikako apartheid erregimenaren aurkako borroka gehitu zitzaion eta 1986an Justin Lekhanya jeneralak agintetik bota zuen estatu kolpe batean.

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1347953
  • Commonscat Multimedia: Leabua Jonathan / Q1347953

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 18702531
  • ISNI: 0000000035121727
  • GND: 1210729520
  • LCCN: n86072902
  • NARA: 10609849
  • SNAC: w6rm0n0q
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1347953
  • Commonscat Multimedia: Leabua Jonathan / Q1347953