Laureano Pérez Arcas

Laureano Pérez Arcas

Irudi gehiago
Unibertsitate Zentralako dekano

1890 -
Miguel Colmeiro (en) Itzuli
katedradun

Bizitza
JaiotzaRequena, 1824ko urriaren 19a
Herrialdea Espainia
HeriotzaRequena, 1894ko irailaren 24a (69 urte)
Hezkuntza
HeziketaUnibertsitate Zentrala
Tesi zuzendariaMariano de la Paz Graells y de la Agüera (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzoologoa, unibertsitateko irakaslea eta senior lecturer (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Unibertsitate Zentrala
Lan nabarmenak
ikusi
  • liburu
KidetzaZientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia
Natura Historiaren Espainiako Errege Elkartea
Société entomologique de France (en) Itzuli
Royal Academy of Sciences and Arts of Barcelona (en) Itzuli

Laureano Pérez Arcas ( Requena, Valentzia, 1824ko uztailaren 4a – 1894ko irailaren 24a ) espainiar zoologoa izan zen. [1]

Biografia

Gaztetan Madrilera joan zen bere anaia zahar Antoniorekin, Madrilgo Unibertsitatean ikastera. Anaia Zuzenbidean lizentziatu zen. Laureano, berriz, 1843an zoologian lizentziatu baino lehen, [2] Mariano de la Paz Graells zientzialariaren laguntzaile izan zen bere zoologia katedran. 1846ean zoologian doktoratu zen. Handik urtebetera Madrilgo Unibertsitateko lehen mailako errejidore izan zen, eta Unibertsitateko zoologiako katedra lortu zuen. [3] 1857an, fakultateko idazkari izendatu zuten.

1868ko Iraultzak Espainian gizarte aldaketa sakonak ekarri zituen; horren ondorioetako bat izan zen Real Sociedad Española de Historia Natural (RSEHN) sortzea. Elkartea egiteko ideia Pérez Arcasen etxean egin ohi ziren naturzale-bileretan garatu zen.[4] Elkartea 1871eko otsailaren 8an eratu zuten, Instituto Industrial-eko irakasle gelan, eta 14 sortzaileen artean harekin batera zeuden, besteak beste, Miguel Colmeiro Penido, González Hidalgo, Jiménez de la Espada, Martínez y Sáez, Paz y Membiela, José María Solano, Serafin Uhagon, Vilanova y Zapater eta Ignacio Bolívar. Lehen argitalpena egiteko behar ziren 3000 pezetak denen artean jarri zituzten, eta urte amaierarako 240 sozio ziren. RSEHN barruan Pérez Arcasek hainbat kargu bete zituen, besteak beste lehendakariarena 1873 eta 1892 urteetan. Denborarekin elkartea handituz joan zen, 1920ko hamarkadarako Espainiako elkarte zientifiko garrantzitsuena bihurtuz.[5]

Pérez Arcas batez ere entomologia, malakologia eta iktiologian aritu zen. Frantziako bilduma entomologikoak ezagutzeko, 1860an Besançonen Frantziako Entomologia Elkarteak antolatutako espedizioan parte hartu zuen.

1861ean Tratado de Zoologia izeneko liburua idatzi zuen, Espainiako eta Amerikako hainbat unibertsitatetan testu liburu bihurtu zena. [6]

1865ean Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademiaren saria irabazi zuen Fauna ictiológica fluviatis, palustre y marina peninsularis lanarengatik.[7] 1866an elkarte horretan sartu zen akademiko bezala;[8] sarrera ekitaldian, Trabajos zoológicos realizados en España, sobre todo en los siglos más florecientes de su historia izeneko lana aurkeztu zuen.

1870ean, Miguel Colmeiro eta Ignacio Bolívar Urrutiarekin, urte horretan sortutako Espainiako Mapa Geologikoa egiteko Batzordearen zoologia atalean kolaboratu zuen.

1873an Madrilgo Parke Zoologikoa sortu zuen batzordeko kide izan zen.[9]

1890ean Madrilgo Unibertsitateko dekano izendatu zuten . [10]

Liburuak

  • Tratado de Zoología (1861).
  • Insectos nuevos o poco conocidos de la Fauna española (1865) en línea
  • Descripción física y geológica de la provincia de Madrid (1868)
  • Discursos leídos ante la Real Academia de Ciencias Exactas, Físicas y Naturales (1868)
  • Revista crítica de las especies españolas del género Perçus (1869)
  • Especies nuevas o críticas de la Fauna española (1872)
  • Elementos de zoología (1874)

Erreferentziak

  1. Laureano Pérez Arcas en la Real Academia de Ciencias
  2. Pérez Arcas, Laureano en pares.culturaydeporte.gob.es
  3. Bolado Somolinos, José Manuel. (2015). Ciento diecisiete años de enseñanza de la Geología en la Facultad de Ciencias de la Universidad Central/Complutense de Madrid (1857-1974). Facultad de Ciencias Geológicas de la UCM, 13 or..
  4. Socios fundadores y Presidentes de la Real Sociedad Española de Historia Natural. .
  5. Ignacio Bolívar y las ciencias naturales en España. Consejo Superior de Investigaciones Científicas 1988 ISBN 84-00-06854-8. PMC 21948833. (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  6. «Real orden por la que se aprueba la lista de las obras que sirven de texto en las Facultades, Escuelas superiores y profesionales.» Gaceta de Madrid (300) 27 de octubre de 1861.
  7. «Real Academia de Ciencias exactas, físicas y naturales.- Premio de 1865.» Gaceta de Madrid (153) 2 de junio de 1866.
  8. Relación de académicos desde el año 1847 hasta el 2003
  9. «Decreto nombrando una comisión encargada de proponer al Gobierno las reformas y mejoras convenientes para el Gabinete de Historia Natural y el Jardín Botánico de Madrid y para crear un Jardín Zoológico.» Gaceta de Madrid (155) 4 de junio de 1873.
  10. «Decano de la Universidad de Madrid» Guía oficial de España.: 578. 1891.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5971766
  • Commonscat Multimedia: Laureano Pérez Arcas / Q5971766
  • Wikispecies Espezieak: Laureano Pérez Arcas

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 86955989
  • ISNI: 0000000060856055
  • BNE: XX1185551
  • PARES: 23679
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • DBE: url
  • Bilduma digitalak
  • BVPB: 137457
  • Wd Datuak: Q5971766
  • Commonscat Multimedia: Laureano Pérez Arcas / Q5971766
  • Wikispecies Espezieak: Laureano Pérez Arcas