Laura Hermo

Laura Hermo
Bizitza
JaiotzaBoiro, 1990eko ekainaren 20a (33 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Laura Hermo Rioboo (Boiro, 1990eko ekainaren 20a) traineru estropadetako emakumezko patroi onenetakoa izan da, Kontxako 4 Bandera eta 2 Liga irabazi ditu besteak beste.

Kirol ibilbidea

Boirokoa izanik Cabo da Cruz arraun taldeko arraunlaria da[1]. Hainbat trainerilla eta batel txapelketa irabazi ondoren 2008an Galiziako traineruaren patroia izan zen Kontxako Banderan. Hainbat elkarteren arteko selekzioa izanik tripulazio bikaina osatu zuten eta 5 Kontxa jarraian irabazi zituzten, hauetatik lehenengo lauetan Laura Hermo izan zen patroia.

Kontxako Bandera ezezik lehenengo bi ligak ere eskuratu zituen eta baita Espainiako bi Txapelketa ere.

Palmaresa

  • Kontxako Banderak (4): 2008, 2009, 2010[1] eta 2011.
  • Espainiako Traineru Txapelketak (2): 2010 eta 2011.
  • Galiziako Traineru Txapelketak (1): 2010.
  • Emakumezkoen Ligak (2): 2009 eta 2010.
  • Galiziako Ligak (2): 2009 eta 2010.
  • Zarauzko Ikurrina (1): 2010.

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) «Laura Hermo: «Galicia puede, Galicia es especial y Galicia siempre va a estar ahí»» La Voz de Galicia 2010-09-14 (Noiz kontsultatua: 2018-09-13).

Ikus, gainera

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16518155
  • Wd Datuak: Q16518155