Latsako erreka

Latsako erreka
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera11 km
Geografia
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaIgantzi
Hidrografia
Arroaren azalera37 km²
Arro hidrografikoaBidasoa basin (en) Itzuli
Bokalea
()
Bidasoa

Latsako erreka[1] Bidasoa ibaiaren ezkerraldeko ibaiadarra da. Arantza (Nafarroa Garaia) udalerriaren eremuetan du iturburua. Arantza eta Igantzi udalerriko lurrak bustitzen ditu, Bidasoa ibaian isuri baino lehen. 11 kilometroko luzera du.

Mendaur mendiaren ipar-mendebaldeko isurialdean sortzen da, Iturri beltz. Burualdean, Aranazko herriraino, Carnicería erreka ere deitzen zaio. Bere ibaiadar nagusiak Aguila sakaneko erreka eta Garate eta Miari errekak dira. Azken zatian ipar-mendebaldetik hego-ekialderako norabidea hartzen du Bidasoa ibaiaren ezkerraldeko bokaleraino, Igantzi herriak beheko aldean duen Berrizaun auzoan. 11 km luze da eta Aranaz eta Igantziko udal mugapeetako 37 km2-ko azalera drainatzen du.[2]

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/09/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Latsa Euskaltzaindia.net
  2. Gran Enciclopedia de Navarra | LATSA, RÍO. (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5476653
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 12914
  • Wd Datuak: Q5476653