Kroko

Kroko, latinez Chrocus edo Crocus, III. mendeko alamaniarren buruzagi bat izan zen.

260ean Erromatar Inperioaren kontra matxinatu zen. Rhin ibaia zeharkatuta, Clermont hirira ere iritsi ziren. Baliteke Ravennan ere izana.

306an, Kroko jeneral aritzen zen erromatarren armadan. Piktiarren kontra borroketan parte hartu zuen, non Konstantzio Kloro erromatar enperadorea gaixotu eta hil zen. York-en, Konstantino, haren semea, enperadore izendatu zuen armadak.

Bibliografia

  • Dieter Geuenich, Geschichte der Alemannen, Kohlhammer Stuttgart 2004, ISBN 3-17-018227-7 / ISBN 3-17-012095-6