Konposatu inorganikoen nomenklatura Kimika inorganikoaren elementu eta konposatuen konposizioa, egitura eta formakuntzak aztertzen dituen kimikaren arloa da. IUPACek zenbait arau aholkatzen ditu kimika inorganikoaren konposatuaren izendapenari buruz; IUPACen liburuari, liburu gorria ere deitzen zaio. Idealki, edozein konposatuk izen bat izan beharko luke, zeinetik nahasketarik gabe formula kimiko bat atera daiteke.
Konposatu inorganikoak, gehienbat, metalez osatuta egon ohi dira (M + EzM) non M-n metal baten katioia izango genuke, eta EzM-ean, ez-metalikoa den atomo baten anioia. Hala eta guztiz ere, ez-metalez soilik osatutako konposatu ez-organikoak daude (SiO2 adibidez). Horren arrazoia kimika organikoa karbono-karbono loturan oinarritzea da. Horregatik, ez-metalak ditugunean beste konposatu batzuk osatzen, kimika inorganikoaren barnean kokatzen ditugu.
Nomenklatura motak
Sakontzeko, irakurri: «Nomenklatura kimiko»
Urteetan zehar, konposatu inorganikoak izendatzeko hainbat modu egon dira. Gaur egun IUPAC izeneko erakundeak aukeratzen du zein modutan idatzi behar den, edo zein hobesten duen. Nahiz eta modu asko egon konposatu inorganikoak izendatzeko, garrantzitsuenak 3 dira.
Nomenklatura sistematikoa
IUPACek hobesten duen izendatze-metodoa da. Nomenklatura mota honetarako, konposatuaren atomizitatea begiratu behar da, hau da, atomo berdinaren kopurua zenbatu behar da, eta horren arabera aurrizki bat erabili, ondoren konposatuaren izena jarriz.
Ordezkatzaile kopurua
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
Aurrizkia
mono-
di-
tri-
tetra-
penta-
hexa-
hepta-
okta-
nona-
deka-
Adibidez:
: Disodio tetraoxosulfatoa
Stock nomenklatura
Sakontzeko, irakurri: «Stocken nomenklatura»
Nomenklatura mota hau ere IUPAKek onartzen du eta kasu honetan balentzia kopurua konposatuaren bukaeran idazten da zenbaki erromatarretan. Baina balentzia ezberdin bakarra izan dezakeen konposatua bada, ez dago idatzi beharrik zenbaki erromatarrez.
Adibidez:
: Aluminio oxidoa
: Merkurio (II) oxidoa
: Burdin (II) kloruroa
: Burdin (III) kloruroa
Nomenklatura tradizionala
Nomenklatura tradizionala edo klasikoa ez da IUPACek hobesten duena, gaur egun ditugun konposatu guztiak ezin baititu izendatu. Nomenklatura mota hau erabiltzeko, gure konposatuaren balentzia zenbakia jakin behar da, honen arabera izen ezberdina hartzen baitu.
Elementuak
Li
Na
K
Rb
Cs
Be
Mg
Ca
Sr
Ba
B
Al
Ga
In
Tl
C
Si
Ge
Sn
Pb
N
P
As
Sb
Bi
O
S
Se
Te
F
Cl
Br
I
Balentzia kopurua
+1
+2
+3
±4
±3,+5
-2,+4,+6
±1,+3,+5,+7
Balentzien taula horretan elementu gehienak daude, baina ez guztiak, batzuk salbuespenak baitira.
Behin oxidazio-egoera dakigula, izendatu egingo dugu; horretarako, atzizki eta aurrizkiak jakin behar dira.
Aurrizkiak
Atzizkiak
Hipo-
-oso
-
-oso
-
-iko
Per-
-iko
Gure konposatuak eduki ditzakeen balentzia kopuruaren arabera, ezberdin aukeratuko ditugu atzizki eta aurrizkiak.
Balentzia bakarra eduki ditzaketenak, beti -iko atzizkia erabiliko dute.
: oxido potasikoa
Bi balentzia ezberdin eduki ditzaketenak, -iko edo -oso atzizkiak erabil ditzake.
: kloruro ferrosoa
: kloruro ferrikoa
Hiru balentzia ezberdin eduki ditzaketenak, hipo--oso, -oso, -iko erabil ditzake.
: oxido hipotitaniosoa
: oxido titaniosoa
: oxido titanikoa
Lau balentzia ezberdin eduki ditzaketenak, hipo--oso, -oso, -iko, per--iko erabil ditzake.
: anhidrido hipobromosoa
: anhidrido bromosoa
: anhidrido bromikoa
: anhidrido perbromikoa
Oxidoak
Sakontzeko, irakurri: «Oxido»
Oxidoak konposatu inorganikoak dira, eta oxigeno eta beste konposatuez osatuak dauden. Oxigenoaren oxidazio-zenbakia kasu hauetan -2 da. Metal batekin lotuta baldin badago, oxido basikoa da. Berriz, ez-metal batekin baldin badago, oxido azidoa da.
Lehen azaldutako nomenklaturez gain, oxido mistoen nomenklatura daukagu:
: berun (II,IV) oxidoa, triberun tetraoxidoa eta oxido plumboso plumbikoa.
Oxido azidoa
Oxido azidoen ezaugarri nabarmenena uretan disolbatzerakoan oxoazido bihurtzen direla da. Adibidez: . Konposatu horiek ez-metal eta oxigenoz osatuta daude, zeinetan oxigenoa -2 oxidazio-zenbakia dauka, eta ez-metala beste oxidazio zenbakiren bat izan dezake (+1etik +5era joan daitezke).
Oxido basikoa
Oxido basikoak, bere izenak dion bezala, base bihurtzen dira uraren aurrean, hidroxido bihurtuz. Adibidez:
Konposatu horiek katioi metaliko batez eta oxigeno anioiz osatuta daude, non oxigenoak -2 oxidazio zenbakia du, eta metalak oxidazio zenbaki positibo bat du.
Oxido mistoa
Oxido bikoitzak bi katioi edo gehiago nahasita dituen oxidoak dira. Kasu honetan, katioiak berdinak izan daitezke, baina balentzia-zenbaki ezberdinez osatuta dago () edo bi katioi ezberdinez osatuta dago (KNaO)
: berun (II,IV) oxidoa edo oxido plumboso plumbikoa
Superoxidoak
Superoxidoetan, oxigeno diatomikoaren balentzia -1 da . Peroxidoak bezala, konposatu hauek ez dira oso egonkorrak. Adib: NaO2
: sodio superoxidoa
: burdin (II) superoxidoa edo burdin disuperoxidoa
Ozonidoak
Ozonidoak, bere izena adierazten duen bezala, ozonoa daramate . Normalean, metalekin lotzen dira.
: sodio ozonidoa
: burdin (II) ozonidoa edo burdin diozonidoa
Oxoazidoak
Oxido azido bati ur molekulak gehitzerakoan sortzen diren konposatuak, azidoak dira.
Adibidea
Nomenklatura sistematikoa
Adizio nomenklatura
Nomenklatura tradizionala
Hidrogeno tetraoxosulfatoa (VI)
Dihidroxidodioxidosufre (VI)
Azido sulfurikoa
Hidrogeno tetraoxofosfatoa (V)
Trihidroxidooxidofosforo (V)
Azido fosforikoa edo azido ortofosforikoa
Hidrogeno trioxidonitratoa (V)
Hidroxidotrioxidonitrogeno (V)
Azido nitrikoa
Peroxidoak
Sakontzeko, irakurri: «Peroxido»
Konposatuak oxigenoa -2 oxidazio-zenbakia izan ordez, -1 zenbakia badu peroxido bat da. Oxigenoaren ohizko oxidazio-maila ez denez, peroxidoak sortzen dira, hauek konposatu ezegonkorrak dira.
: ur oxigenatua edo hidrogeno peroxidoa
: sodio peroxidoa
Hidroxidoak
Hidroxidoak oxido basikoen eta uraren arteko loturaz osaturiko konposatuak dira. Erraz bereizten dira hidroxilo taldea (OH-) taldea izaten dutelako, horiek izendatzeko metal elektropositiboaren izena eman behar da eta ondoren hidroxilo.
Konposatuak
Nomenklatura sistematikoa
Stock nomenklatura
Nomenklatura tradizionala
Litio hidroxidoa
Litio (I) hidroxidoa
Litio hidroxidoa
Berun dihidroxidoa
Berun (II) hidroxidoa
Hidroxido plumbosoa
Aluminio trihidroxidoa
Aluminnio (III) hidroxidoa
Aluminio hidroxidoa
Konposatu horiek, uretan disolbatzen dira ioietan banatuz; alde batetik, metal katioiak eta, beste aldetik, hidroxilo taldeak. Baina prozesu hau itzulgarria da, berriro ere konposatua osatzea baitago.
Hidruroak
Hidruroak hidrogenoz eta beste elementu batez osaturiko konposatuak dira, elementu hori metala edo ez-metala bada, talde ezberdinetan banantzen dira.
Hidruro metalikoak
Hidruro metalikoak, izenak dioen bezala, hidrogenoz eta metal batez osatriko konposatu binarioak dira. Hidruro metalikoek duten bereizgarria hidrogenoaren balentzia da, kasu guztietan -1 balioa baita. Hidruroak izendatzeko, lehenengo metalaren izena esan behar da eta ondoren hidruro hitza.
Konposatuak
Nomenklatura sistematikoa
Stock nomenklatura
Nomenklatura tradizionala
Potasio monohidruroa
Potasio hidruroa
Hidruro potasikoa
Nikel trihidruroa
Nikel (III) hidruroa
Hiduro nikelikoa
Berun tetrahidruroa
Berun (IV) hidruroa
Hidruro plumbikoa
Hidruro ez-metalikoak
Hidruro ez-metalikoak, hidrazido izenez ere ezagunak, hidrogenoz eta elementu ez-metalikoz osatuta daude, elementu ez-metalikoak kalkogenuro eta halogenuro taldekoak izanik.
Talde horietako elementuek osa ditzakete hidruro ez-metalikoak: S, Se, Te, F, Cl, I eta Br. Hidogenoa kalkogenuroekin bateratzean, kalkogenuroaren balentzia -2 da, berriz, halogenuroarekin bateratzean, -1. Konposatu horiek izendatzeko, bi era daude, alde batetik estatu puruan daudenak, eta bestetik disoluzio akuosoetan daudenak.
Estatu puruan daudenak gas egoeran egon ohi dira, eta hidruro ez-metalikoak direla esaten da. Beste aldetik, disoluzio akuosoan daudenak hidrazidoak dira, eta horiek hidruro ez-metalikoak uretan disolbatzean sortzen dira.
Konposatua
Estatu puruan
Disoluzio akuosoetan
Hidrogeno kloruroa
Azido klorhidriko
Hidrogeno floruroa
Azido fluorhidrikoa
Hidrogeno bromuroa
Azido bromhidrikoa
Hidrogeno ioduroa
Azido iodhidrikoa
Hidrogeno sulfuroa
Azido sulfhidrikoa
Hidrogeno seleniuroa
Azido selenhidrikoa
Hidrogeno teluroa
Azido telurhidrikoa
Hidruro nitrogenoideak
Hidruro ez-metaliko hauek konposatu binarioak dira, hidrogenoz eta ez-metalez osatuak, baina ez-metal hauek nitrogenoide taldekoak izanda. Konposatu hauek izendatzeko garaian, izen komuna esaten dugu normalean, baina badauka hidruro ez-metalikoak izendatzeko beste era bat ere. Hidruro ez-metaliko hauetan, hidrogenoa da konposatu elektronegatiboena.
Konposatua
Izen komuna
Izen zientifikoa
NH3
Amoniakoa
Nitrogeno trihiruroa
PH3
Fosfanoa
Fosforo trihidruroa
AsH3
Arsanoa
Arseniko trihidruroa
SbH3
Estibanoa
Antimonio trihidruroa
BiH3
Bismutanoa
Bismuto trihidruroa
BH3
Boranoa
Boro trihidruroa
B2H6
Diboranoa
Boro hexahidruroa
CH4
Metanoa
Karbono tetrahidruroa
SiH4
Silanoa
Silizio tetrahidruroa
GeH4
Germanoa
Germanio tetrahidruroa
Boranoak
Boranoak, boroz eta hidrogenoz osaturiko konposatu bereziak dira, eta formula hau jarraitzen dute, BnHn+4. Konposatu hauek izendatzeko ez da betiko erregela erabiltzen, boro kopuruaren arabera izendatzen baita.
Konposatua
Izena
BnH3
Boranoa
B2H6
Diboranoa
B3H7
Triboranoa
B4H8
Tetraboranoa
B10H14
Dekaboranoa
Silanoak
Silanoak, boranoak bezala, konposatu bereziak dira hidrogenoz eta silizioz osatuak, eta formula hau jarraitzen dute, SinH2n+2. Konposatuak izendatzeko boranoen formatu bera jarraitzen dute.
Konposatua
Izena
SinH4
Silanoa
Si2H6
Disilanoa
Si3H8
Trisilanoa
Si4H10
Tetrasilanoa
Si10H22
Dekasilanoa
Germanoak
Germanoak, borano eta silano bezala bereziak dira, eta izendatzeko ere formatu bera dute. Germanoek ere formula berezi bat jarraitzen dute, GenH2n+2.
Konposatua
Izena
GenH4
Germanoa
Ge2H6
Digermanoa
Ge3H8
Trigermanoa
Ge4H10
Tetragermanoa
Ge10H22
Dekagermanoa
Gatzak
Gatzak azido eta baseen arteko erreakzioen ondorioz sortzen diren konposatuak dira. Katioi metaliko bat eta anioi ez-metaliko batez osatutako konposatuak dira gatzak normalean, nahiz eta beste mota askotariko egitura izan dezaketen. Gatzen barruan, gatz neutroak, gatz azidoak, gatz basikoak eta gatz mistoak ditugu.
Gatz neutroak
Gatz neutroak azido bat hidroxido batekin erreakzionatzerakoan sortzen diren konposatuak dira (erreakzioaren ondorioz ura ere sortzen da). Bi gatz neutro izan ditzazkegu: binarioak, hidrazido eta hidroxidoen baturaz sortzen direnak, eta ternarioak, oxoazido eta hidroxido baten baturaz sortzen direnak.
Gatz binarioen nomenklatura
Konposatua
Nomenklatura sistematikoa
Stock nomenklatura
Nomenklatura tradizionala
NaCl
Sodio kloruroa
Sodio kloruroa
Kloruro sodikoa
CaF2
Kaltzio difluoruroa
kaltzio fluoruroa
Fluoruro kaltzikoa
FeCl3
Burdin trikloruroa
Burdin (III) kloruroa
Kloruro ferrikoa
Gatz ternarioen kasuan, oxoazidoen eratorriak dira; beraz, horien anioiek -iko, -oso, per- -iko eta hipo- -oso atzizki eta aurrizkiak erabili ordez, -ato, -ito, per- -ato eta hipo- -ito erabiltzen dituzte
Gatz ternarioen nomenklatura
Konposatua
Nomenklatura sistematikoa
Stock nomenklatura
Nomenklatura tradizionala
Na3PO4
Sodio tetraoxofosfatoa (V)
Sodio fosfatoa (V)
Sodio fosfatoa edo sodio ortofosatoa
CaSO4
Kaltzio tetraoxosulfatoa (VI)
Kaltzio sulfatoa (VI)
Kaltzio sulfatoa
NaClO4
Sodio tetraoxokloratoa (VII)
Sodio kloratoa (VII)
Sodio perkloratoa
Gatz azidoak
Gatz azidoak konposatu kuaternarioak dira, non azido poliprotiko baten protoi bat katioi metaliko bat ordezkatzen du. Konposatu horiek oxoazidoak bezala izendatzen dira, "hidrogeno" gehituz anioaren izenari.
Konposatua
Nomenklatura sistematikoa eta Stock nomenklatura
Nomenklatura tradizionala
NaHSO4
Sodio hidrogenosulfatoa (VI)
Sodio sulfato azidoa
KHCO3
Potasio hidrogenokarbonatoa (IV)
Potasio karbonato azidoa
Gatz basikoak
Kasu honetan, base baten hidroxidoak ordezkatzen dira partzialki azidoen anioiekin. Izendatzeko, lehenik, basearen metala izendatzen dugu, eta gero, azidoaren anioiari hidroxi- aurrizkia eransten diogu.
Konposatua
Nomenklatura tradizionala
MgCl(OH)
Magnesio hidroxikloruroa
CaNO3(OH)
kaltzio hidroxinitratoa
Gatz mistoak
Gatz mistoetan, bi katioi ezberdin edo gehiagoz osatuak egon daitezke gatzak, eta katioi horiek hidroxilo ezberdinetatik datoz.
Konposatua
Nomenklatura tradizionala
NaKSO4
Potasio sodio tetraoxosulfatoa
CaNaPO4
Kaltzio sodio ortofosfatoa
Poliazidoak
Azido horien sorkuntzan, bi azido edo gehiago batzen dira, ur molekula bat galduz prozesuan.
Adibidea
Stock nomenklatura
Nomenklatura sistematikoa
Nomenklatura tradizionala
H2S2O7
Azido heptaoxodisulfurikoa (VI)
Hidrogeno heptaoxodisulfato (VI)
Azido disulfurikoa
H2Cr2O7
Azido heptaoxodikromikoa (VI)
Hidrogeno heptaoxodikromato (VI)
Azido dikromikoa
H5P3O10
Azido dekaoxotrifosforikoa (V)
Hidrogeno decaoxotrifosfato (V)
Azido trifosforikoa
Gatz deribatuak oxogatzak bezala izendatzen dira.
Adibidea
Nomenklatura sistematikoa
Nomenklatura tradizionala
CaCr2O7
Kaltzio heptaoxodikromatoa (VI)
Dikromato kaltzikoa
Mg2P2O7
Magnesio heptaoxodifosfatoa (V)
Difosfato magnesikoa
Na2S2O7
Sodio heptaoxodisulfatoa (VI)
Disulfato sodikoa
Peroxoazidoak
Azido hauen berezitasuna oxigeno bat peroxido batekin ordezkatzean datza.
Nomenklatura sistematikoan eta Stocken, -peroxo- gehitzen zaio izenari, eta tradizionalean, peroxo-.
Adibidea
Nomenklatura sistematikoa
Stock nomenklatura
Nomenklatura tradizionala
H2SO5
Azido trioxoperoxosulfurikoa (VI)
Hidrogeno trioxoperoxosulfatoa (VI)
Azido peroxosulfurikoa
HOONO ó HNO (O2)
Azido monoxoperoxonitriko (V)
Hidrogeno monoxoperoxonitratoa (V)
Azido peroxonitrikoa
H3BO4
Azido dioxoperoxoborikoa (III)
Hidrogeno dioxoperoxoboratoa (III)
Azido peroxoborikoa
Peroxogatzak oxigatzak bezala izendatzen dira.
Adibidea
Nomenklatura sistematikoa eta stock nomenklatura
Nomenklatura tradizionala
K2S2O8
Potasio hexaoxoperoxodisulfatoa (VI)
Potasio peroxodisulfatoa
Ba[NO (O2)]2
Bario oxoperoxonitrato (III)
Batio peroxonitrito
CaSO5
Kaltzio trioxoperoxosulfato (VI)
Kaltzio peroxosulfato
Tioazidoak
Hauek sortzen dira oxoazidoen oxigenoak sufre molekulekin ordezkatzen direnean.
Tio- aurrizkia edo -tio- artizkia daramate nomenklaturan.
Adibidea
Nomenklatura sistematikoa
Stock nomenklatura
Nomenklatura tradizionala
H2S2O3
Azido trioxotiosulfurikoa (VI)
Hidrogeno trioxotiosulfatoa (VI)
Azido tiosulfurikoa
HNSO2
Azido dioxotionitrikoa (V)
Hidrogeno dioxotionitratoa (V)
Azido tionitrikoa
H3PS2O2
Azido dioxoditiofosforikoa (V)
Hidrogeno dioxoditiofosfatoa (V)
Azido ditiofosforikoa
Tiogatzak oxogatzak bezala izendatzen dira.
Adibidea
Nomenklatura sistematikoa eta stock nomenklatura
Nomenklatura tradizionala
FeS2O3
Burdin (II) trioxotiosulfatoa (VI)
Tiosulfato ferrosoa
Al2(HPS4)3
Aluminio hidrogenotetratiofosfatoa (V)
Aluminio hidrogenotiofosfato
Na3PS3O
Sodio oxotritiofosfatoa (V)
Sodio tritiofosfatoa
Ioiak
Ioiak atomo edo molekula kargadunak dira. Karga positiboa badute katioi deritze. Karga negatiboa dutenek, ordea, anioi deritze.
Katioi mono eta poliatomikoak
Izenak adierazten duen bezala, atomo bakarrez edo atomo anitzez osatuta egon daitezke katioiak. Izen tradizionala erabiltzeko orduan, kontuan izan behar dugu ioiaren oxidazio-zenbakia, atzizki egokia erabiltzeko.
Adibidea
Stock nomenklatura
Nomenklatura tradizionala
Fe3+
Burdin (III) katioia
Katioi ferrikoa
Cu+
Kobre (I) katioia
Katioi kuprosoa
Bi motatako katioi poliatomikoak izan ditzazkegu:
Oxoazidoetatik eratorriak direnak edo hidruroetatik eratorriak direnak.
Oxoazidoetatik datozenean ioiak, -ilo atzizkia gehitzen zaio nomenklatura tradizionalean. Stocken, oxigeno kopurua kontatzen da eta adizio nomenklaturan bezala izendatzen da.
Hidruroetatik eratorritakoei -onio atzizkia jartzen zaie.
Adibidea
Izena
H3O+
Hidronioa edo oxonioa
NH4+
Amonioa
PH4+
Fosfonioa
SbH4+
Estibonioa
AsH4+
Arsonioa
BiH4+
Bismutonioa
H3S+
Sulfonioa
H2Cl+
Kloronioa
Anioi mono eta poliatomikoak
Anioi monoatomikoetan, -uro atzizkia jartzen zaie ioiei
Adibidea
Stock nomenklatura
Cl-
Kloruro anioia
O2-
Oxigeno anioia
Anioi poliatomikoetan, nomenklatura sistematikoan, betiko atzizkiak gehituko zaizkio.
Adibidea
Nomenklatura tradizionala
SO42-
Sulfato anioia
PO43-
Fosfato anioia edo ortofosfato anioia
NO3-
Nitrato anioia
Ariketak
Konposatu inorganikoa
Konposatu ez organikoen formulazioa lantzeko bideoa.
Erreferentziak
Nomenclature of Inorganic Chemistry IUPAC Recommendations 2005 - Full text (PDF) 2004 version with separate chapters as pdf: IUPAC Provisional Recommendations for the Nomenclature of Inorganic Chemistry (2004) Archived 2008-02-19 at the Wayback Machine.
↑ Baldor, F. A. (1965). Nomenclatura Quimica Inorganica. Nueva York: Minerva Books,LTD. p. 48. ISBN 968 403 131 9.
Angelini M., Baumgartner E., Benítez C., Brudnick G., Crubellati R., Di Risio C., Guerrien D., Landau L., Lastres L., Roverano M., Servant R., Sileo M., Torres N., Vazquez I. (2005). «Uniones químicas. Los compuestos químicos». Química: material de estudio y ejercitación. CCC Educando. pp. 39-45. ISBN 987-9419-39-1