Kike Amonarriz

Kike Amonarriz

Irudi gehiago
Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEnrike "Kike" Amonarriz Gorria
JaiotzaTolosa, 1961eko irailaren 30a (62 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakberriemailea, soziolinguista, umorista eta ikertzailea
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)EITB
Tolosako Udala
Jasotako sariak
ikusi
  • Abadia saria
KidetzaSIADECO

Inguma: kike-amonarriz-gorria

Endrike "Kike" Amonarriz Gorria (Tolosa, Gipuzkoa, 1961eko irailaren 30a) Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea da. 2019ko irailean Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari izendatu zuten.[1] Gainera, Tolosako udaleko euskarako teknikaria eta SIADECO elkarteko soziolinguista izan da.

Argian

Zeruko Argia aldizkarian hasi zen umorezko artikuluak idazten. Horrez gain, txiste liburu eta kaseteak egin ditu Joxerra Galarraga eta Guillermo Segurolarekin. Gainera, Argiak argitaratutako Txorakikeriak izeneko liburuak idatzi ditu. Inguma datu basean, Amonarrizek idatzitako 45 lan baino gehiago azaltzen dira, gehienak soziolinguistikari buruzko hitzaldiak eta artikuluak.[2] Adibidez: XXI. mendeko euskaldunak: "Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!" (2009), Gazte hizkerak - hizkera gazteak (2008), 2006ko hizkuntzen kale-erabileraren neurketa: aurreikuspenak eta emaitzak (2007), Euskal Herriko hizkuntz normalizazioaren zenbait alderdi (1984).

Euskal Telebistan

Halaber, Euskal Telebistan lan egiten du eta hainbat saiotan parte hartu du aktore, gidoilari edota aurkezle lanetan: Hitz eta Pitz, Funtzioa, Hau da A.U., Beni ta Marini, Balinda, Bai zera, Txiskola eta Sikofonia. Gainera, Barrebusa telebista saioa zuzendu du.

2006ko urtarriletik 2013ra bitartean, ETB 1eko Mihiluze telebista saio arrakastatsua aurkeztu zuen Ilaski Serranorekin, ziur aski bere jardunik ezagunena hedabide honetan.

2013-2015 urteen artean, ETB 1eko Tribuaren Berbak saioa aurkezten zuen, euskararen inguruko dibulgazio saioa.[3]

2015-2017 urteen artean, ETB 1eko Burubero lehiaketa aurkeztu zuen.[4]

Topagunean

Kike Amonarrizek Irati Iciar-ri Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari kargua pasatzen 2023an.[5]

2019ko irailean, Kike Amonarrizek hartu zuen Elena Lakaren lekukoa eta Topagunearen lehendakaritza hartu zuen., Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Tolosako Galtzaundi Euskara Elkartearen kidea da Amonarriz, eta kargu hau hartuta Euskal Herriko elkarte guztien koordinatzaile lanetan dabil orain.[6]

Urte hartan bertan "Euskararen bidegurutzetik" (Elkar)[7] liburua idatzi zuen, bere esperientziatik egindako lan sendoa.

Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari kargua Irati Iciarri pasa zion 2023ko irailean.[5][8][9]

Euskaltzaina

2021ean euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak.[10]

Beste arlo batzuetan

2003ko foru hauteskundeetan Aralar alderdiaren Tolosaldeko zerrenda itxi zuen, independente gisa.[11]

Gure Esku ekimenaren bultzatzailea ere bada.[12]

Ikus, gainera

  • Zerrenda:Tolosar ospetsuak

Erreferentziak

  1. Goikoetxea, Garikoitz. «Kike Amonarriz izango da Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-30).
  2. Kike Amonarrizen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>45 produktu)
  3. Lartzanguren, Edu. «'Tribuaren berbak' saioak grabatua duen azken atala emango dute gaur» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).
  4. «Burubero» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).
  5. a b «Irati Iciar izango da aurrerantzean Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  6. [1]
  7. "Euskararen bidegurutzetik" (Elkar, 2019).
  8. Iraola, Arantxa. (2023-09-23). «Topaguneko lehendakari berria» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
  9. «"Beso teknikoa dugu, baina gihar soziala gehiago aktibatu behar da" - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-25).
  10. Amonarrizek eta Garikanok Euskaltzaindiaren ikur-diploma jaso dute, urgazle berri gisa
  11. «Tolosaldeko Zirkunskripzioan Gipuzkoako Batzar Nagusietara aurkezten diren hautagaien zerrenda.» (PDF) Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (Noiz kontsultatua: 2003-04-23).
  12. "Gure Esku Dagok doinu alai bat ekarri du" (Noaua, 2017/04/07).

Kanpo estekak

  • "Umorea beti da politikoa", elkarrizketa Argian (2008/01/06).
  • "Irakasle mitiko haiek", UEUren 40. urteko blogean.
  • Elkarrizketa Berrian Topagunearen lehendakari izendatu ostean (2019/09/28).
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Kike Amonarriz
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12261457
  • Commonscat Multimedia: Kike Amonarriz / Q12261457
  • Wikiquote Aipu famatuak: Kike Amonarriz

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 14283612
  • ISNI: 0000000042818936
  • LCCN: nb2003113548
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 19724
  • Wd Datuak: Q12261457
  • Commonscat Multimedia: Kike Amonarriz / Q12261457
  • Wikiquote Aipu famatuak: Kike Amonarriz