Kepa Ordoki

Kepa Ordoki
Bizitza
JaiotzaIrun, 1912ko abuztuaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBaiona, 1993 (80/81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakigeltseroa eta militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraGernika Batailoia
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Abertzale Ekintza

Kepa Ordoki Vázquez (1912ko abuztuaren 3a, Irun, Gipuzkoa – 1993, Baiona, Lapurdi) Eusko Gudarosteko gipuzkoar gudaria eta EAE alderdiko kidea izan zen. Bigarren Mundu Gerran zehar, Frantziako Gironde departamenduan borrokatu zen Gernika Batailoiaren buruzagia izan zen.

Biografia

EAE-ANVko kide egin zen (1931) eta Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zen, Gipuzkoan, Bizkaian eta Santanderko frontean. 1937. urtean atxilotu eta heriotza-zigorra eman zioten, baina zigorra aldatu zioten eta Duesoko espetxetik ihes egitea lortu zuen.

Frantziara erbesteratu zen lehenik, eta Mexikora gero. Erresistentziarekin jarri zen harremanetan, alemaniarren aurka. Eusko Jaurlaritzaren mendeko Gernika Batailoiaren buru izendatu zuten, eta De Larminat jeneralaren agindupean alemaniarren aurka borrokatu zen Frantziako estatuan. Pointe de Graveko gudu gogorretan parte hartu zuen alemaniarren aurka; de Gaulle jeneralak zoriondu egin zuen Frantziaren alde egin zuenagatik (1954).

Azken urteetan Euskal Herriko borroka armatuaren alde jardun zuen.

Ikus gainera

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo loturak

  • Kepa Ordokiren biografia Auñamendi entziklopedian. Euskomedia.org (Gaztelaniaz)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12261438
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 111291
  • Lur: 04594/eu_o_1350/o1350
  • Wd Datuak: Q12261438