Karaktere sexual sekundario

Pauma ar baten buztana.

Karaktere sexual sekundario, nahiz eta ugaltze-aparatuaren zati bat izan ez, indibiduo arrak eta emeak desberdintzen dituen ezaugarri anatomiko eta funtzionaletako bakoitza da[1].

Batzuen ustez, estalketa garaian abantailak izateko eboluzioak sortuak izan ziren[2]. Karaktere hauek bi motako abantailak ematen dizkiete: beste sexuaren indibiduoak erakartzeko edota aurreko lehian garaile ateratzeko. Adibidez, paumaren buztana emeak erakartzeko dago edo oreinaren adarrak borroketan erabiltzen dituzte.

Gizakien karaktere sexual sekundarioak

  • Gizonak
    • Muskulu garatuenak.
    • Ile luzeago eta lodiago (aurpegian...).
    • Emakumeak baino esku eta oin handiagoak.
    • Torax eta sorbalda zabalagoa.
    • Hezur eta garezur astunagoak.
    • Indar gehiago.
    • Ahots baxuagoa.
    • Gantz-metaketa sabelaldean (sagar itxura).
    • Azal sakarragoa.
    • Erronboide-formako pubisaren ile.
  • Emakumeak
    • Bular garatuenak.
    • Estatura txikiagoa.
    • Aldaka zabalagoak.
    • Larruazalpeko gantz gehiago.
    • Gantz-metaketa ipurmasail eta izterretan (madari itxura).
    • Azal leunagoa.
    • Triangelu-formako pubisaren ile.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Karkatere. .
  2. Darwin, C.. (1871). The Descent of Man and Selection in Relation to Sex. Londres: John Murray.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1784017
  • Identifikadoreak
  • NKC: ph305428
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1784017