Kabiar

Beluga kabiarra.

Kabiarra (persieraz: خاویار, khāviār) gaizkataren arraba gazituekin egindako kontserba da. Hoberenak Itsaso Beltzekoak eta Kaspiarrekoak dira (Beluga, Ossetra eta Sevruga). Mota horiek, kalitatearen arabera (dasta, neurria, trinkotasuna eta kolorea), kilogramoko 7.000 € eta 12.000 € arteko prezio izatera irits daitezke (2011n)[1] eta gourmet eta goi sukaldaritzari lotutako kutixiak dira.

Kabiar motak

  • Beluga kabiarra: Kaspiar itsasoan bizi den Huso huso espeziearena da. Urriena eta ospetsuena da. Arraba grisak eta handiak dira, ilarraren neurrikoak.
  • Ossetra kabiarra: Acipenser gueldenstaedtii eta Acipenser persicus espeziena. Arrabak belugarenak baino txikiagoak eta argiagoak dira.
  • Sevruga kabiarra: Acipenser stellatusen arrabak.
  • Almas kabiarra (errusieraz, алмаз izenak «diamantea» esan nahi du): argia da, Huso huso albinoen arrabekin egindakoa. Munduko garestiena da: 18.000- 29.000 €/kg (2009an).[2]
  • Haztegietako kabiarra: Acipenser baerii (Ossetraren antzeko zaporea), Acipenser transmontanus (Sevrugaren antzeko zaporea), Acipenser gueldenstaedtii (Bulgaria, Txina eta Israelen hazten da) eta Acipenser nacarii (Granadan hazten da[3]) espezieak erabiltzen dira.

Beste arrain batzuen arrabak, izokin, zikloptero edo korrokoienak esate baterako, kabiarraren ordezkoak egiteko erabiltzen dira.

Erreferentziak

  1. Petrosian.fr: Caviar
  2. «Caviar Almas, el caviar más caro del mundo», Sibaritissimo.com
  3. Turgranada.es: Riofríoko beluga Kabiarra

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Joana MENDIBURU: «Hurbileko kabiarra, ezezaguna eta urria», 7K, 2002-12-01.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q186385
  • Commonscat Multimedia: Caviar / Q186385

  • Identifikadoreak
  • BNF: 12049727d (data)
  • LCCN: sh85021540
  • NKC: ph228476
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: 020K6HLU0O
  • Wd Datuak: Q186385
  • Commonscat Multimedia: Caviar / Q186385