KAS Alternatiba

KAS Alternatiba Francisco Franco hil eta berehala aldaketa politikorako aukeren aurrean, KAS koordinadoran bildutakoen programa politikoa da.

1976an idatzi zen Alternatibak honako puntu hauek zituen:

  • Askatasun demokratikoak.
  • Amnistia, Preso Politikoen askatasuna
  • Espainiako polizien desegitea edo bestela Hego Euskal Herritik alde egitea.
  • Alderdi politiko guztiak legeztatzea, independentistak barne, euren estatutuak aldatu gabe.
  • Langile klasearen bizi-egoera hobetzea
  • Euskadiren subiranotasun nazionala onartzea
  • Hego Euskal Herrirako autonomia zabaleko erregimena eratzea

1978an aldaketa gutxi batzuk egiteaz gainera, honako puntua gehitu zioten:

  • Euskara Hego Euskal Herriko lehen hizkuntza bihurtzea.

Puntu hauetariko bakoitzak bere azpiatalak zituen, baina horrela laburtzen zen normalean. Horrezkero, KAS alternatibako hainbat puntu aldatu egin dira, baita babesten duten erakundeak ere.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4892503
  • Wikisource Jatorrizko testuak: KAS alternatiba

  • Wd Datuak: Q4892503
  • Wikisource Jatorrizko testuak: KAS alternatiba