Julia Álvarez Resano

Julia Álvarez Resano
Ciudad Realgo probintziako gobernadore zibila

1937ko uztailaren 12a - 1938ko martxoaren 26a

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko otsailaren 20a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: Madril (probintzia)
Hautetsia: 3rd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulia Álvarez Resano
JaiotzaAlesbes, 1903ko abuztuaren 10a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMexiko Hiria eta Mexiko, 1948ko maiatzaren 19a (44 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Amancio Muñoz de Zafra (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta irakaslea
Lantokia(k)Madril eta Ciudad Real
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Julia Álvarez Resano (Alesbes, Nafarroa Garaia, 1903ko abuztuaren 10a - Mexiko Hiria, 1948ko maiatzaren 19a) euskal irakasle, kazetari eta politikaria izan zen. Espainian emakumezko lehenengo gobernadore zibila izan zen.

Biografia

Zuzenbidea eta irakasle-ikasketak egin ondoren, jaioterrian andereño bilakatu zen. Hasieran Partido Republicano Radical Socialista eta gero PSOE eta UGTren kidea izan zen. Haren lan publikoan beti feminista eta antifaxista bezala agertu zen. Gerra aurreko ¡¡Trabajadores!! astekarian hezkuntzari buruzko saila idazten zuen. 1933an Kongresurako hauteskundetara Gipuzkoa eta Nafarroako zerrendetan aurkeztu zen 1935ean Amancio Muñoz de Zafra diputatua ezkondu zuen. Agrupación de Mujeres Antifascistas elkartean paper garrantzitsua jokatu zuen. 1936an Madrileko Frente Popularreko zerrendetan diputatu postua lortu zuen. 1937an Ciudad Realeko Gobernadore Zibileko kargua onartu zuen. Kargu hau utzi behar izan zuen bere senarra gaixotu zenean. Senarra hilda, 1937an, Frantzian erbesteratu zen. Han Espainiatik ihes egiten zuten errepublikanoak Ameriketara bidaltzeko lanetan lagundu zuen. Baina PSOE barruan komunista bezala ikusita zegoen eta poliki-poliki baztertua izan zen. 1944tik 1945ra Toulousen El Socialista aldizkariaren bertsio ez-ofiziala zuzendu zuen; bertan komunistekin elkarlana defenditu zuen. Arazo ekonomikoak zirela eta, azkenik Mexikora joan behar izan zuen. Ordurako gaixorik eta erabat etsituta zegoen intelektual nafarra eta, azkenik, 1948an, hil egin zen[1].

Erreferentziak

  1. Mari Karmen Gil: "Breve diccionario de mujeres vascas en el exilio", 100-101 or.

Bibliografia

  • Mari Karmen Gil: "Breve diccionario de mujeres vascas en el exilio". Jose Ramon Zabala: Non zeuden emakumeak? La mujer vasca en el exilio de 1936. Donostia: Saturraran, 2005. 100-101 or.
  • J.L. Peñafiel Serrano: "Álvarez Serrano, Julia". Angel García-Sanz Marcotegui: El exilio republicano navarro de 1939. Iruñea: Nafarroako Gobernua, 2001, 260-269 or.
  • Fermín Pérez-Nievas Borderas: Julia Álvarez Resano: Memoria de una socialista navarra (1903-1948). Iruñea: Pamiela, 2007. ISBN 978-84-7681-541-0.

Kanpo loturak

  • UGT: Julia Álvarez Resano
  • Julia Álvarez Resano Auñamendi Entziklopedian..
  • «Borrada de la historia: Julia Álvarez Resano (Villafranca 1903-México 1948) fue la primera mujer navarra en las Cortes y la primera en convertirse en gobernadora civil. Un libro trata ahora de recuperar su memoria», Diario de Noticias, 2008ko otsailaren 17a.


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3753720
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 36449972
  • ISNI: 0000000082189548
  • BNE: XX4687814
  • BNF: 16632491c (data)
  • GND: 141997214
  • LCCN: nb2008008420
  • UB: a1212127
  • PARES: 45120
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 864
  • DBSE: url
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q3753720