Jules Dupré

Jules Dupré

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJules Louis Dupré
JaiotzaNantes, 1811ko apirilaren 5a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaL'Isle-Adam, 1889ko urriaren 6a (78 urte)
Hobiratze lekuaL'Isle-Adam cemetery (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Léon-Victor Dupré (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Auguste Raffet (en) Itzuli
Ikaslea(k)
ikusi
  • Léon-Victor Dupré (en) Itzuli
    Louis Lemaire (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenak
ikusi
  • Broad Way (en) Itzuli
    View in the Woods (en) Itzuli
    Village at night (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Ohorezko Legioko ofiziala Ohorezko Legioko ofiziala
    Ohorezko Legioko komandantea Ohorezko Legioko komandantea
KidetzaBarbizongo eskola
MugimenduaBarbizongo eskola
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Jules Dupré (Nantes, 1811ko apirilaren 5a - L'Isle-Adam, Val-d'Oise, 1889ko urriaren 6a) Barbizongo eskolari lotutako frantziar margolaria izan zen.

Biografia

Jules Dupré bere aitak zuzentzen zuen fabrikan hasi zen artegintzan, portzelana dekoratzen. 1823an Parisera joan zen eta Jean-Marie Diébolt paisaia-margolariarekin ikasi zuen. Honen eraginez, aire zabalean margotzen hasi zen. 1830-31tik aurrera Louis Cabat, Constant Troyon eta Théodore Rousseaurekin izan zuen harremana[1]. Bere margogintzan, 1834an Londresen egindako egonaldi batean ezagutu zituen John Constableren eta beste paisaia-margolari ingelesen lanek eragin handia izan zuten.

Frantzian barrena (Pirinioak, Normandia, Pikardia, Sologne) margotzen ibili zen eta Théodore Rousseaurekin Barbizonera maiz joaten zen. Azkenik, 1849an L'Isle-Adamen kokatu zen[1]. Bizitzako azken urteetan, udak Cayeux-sur-Meren igarotzen hasi zenetik, itsas ikuspegi ugari margotu zituen[2].

Jules Dupréren margolanek arrakasta izan zuten. 1849an Ohorezko Legioko zaldun izendatu zuten eta 1867ko Parisko Erakusketa Unibertsalean zenbait domina irabazi zituen[1].

Iruditegia

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

  1. a b c Bernardo GOMEZ ALVAREZ: Jules Dupré Mcnbiografias.com
  2. Jules Dupré[Betiko hautsitako esteka] Cambridgeartgallery.com

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jules Dupré Aldatu lotura Wikidatan
  • (Ingelesez) Jules Dupré Artcyclopedia.com
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q959212
  • Commonscat Multimedia: Jules Dupré / Q959212

  • Wd Datuak: Q959212
  • Commonscat Multimedia: Jules Dupré / Q959212