Juanan Urkijo

Juanan Urkijo

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLaudio, 1959ko apirilaren 24a (65 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Txema Urkijo
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta psikologoa
KidetzaEuskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea
Kontzientzia Eragozpen Mugimendua
Artikulu hau idazle laudioarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urkixo».

Juan Antonio Urkijo Azkarate[1] (Laudio, 1959ko apirilaren 24a) espainierazko idazle arabarra da.

Biografia

1959an jaio zen Laudion; zazpi neba-arrebaren artean nagusia da. Txema Urkijo abokatuaren anaia eta Carlos de Urquijo politikariaren lehengusua da. KEMeko eta Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeko kidea izan da; soldadutzaren kontrako ekintzetan parte hartzeagatik bi hilabetez kartzelaratu zuten. Goi mailako ikasketen alorrean Psikologia Klinikoa egin zuen Deustuko Unibertsitatean eta Sexologia Madrilen.

Lanbidez umeen psikologo eta bikote terapeuta aritu eta gero, egun Laudioko Udalean Ongizate arloburua da. Bi alabaren aita da eta Gasteizen bizi da.

Lanak

Nerabezaroan Laudioko Ipuin Lehiaketaren estreinako hiru edizioetan (1971, 1972, 1973) lehen saria eman zioten. Hurrengo urteetan zenbait aldizkaritan idatzi zuen: Laudioko Mazorca (1976) edota Deustuko Unibertsitateko Apuntes (1978-1979) agerkarietan besteak beste.

1980ko hamarkadan argitaratu gabe dauden Tragaluz olerki liburuska, ipuin batzuk (La última pared, El barón de los carmines, Gastón Delacroix) eta El alambique epigrama bilduma idatzi zituen. 1993an Bilboko El Sitio elkartearen Eleberri Sarian Cuando reinan los zafiros lanarekin finalista geratu zen, irabazle Ray Loriga suertatu zelarik. Hortik aurrera ren Bake Hitzak, Euskararen Berripaperak eta beste agerkari batzuetan kolaboratu izan du. 2006tik El alféizar de Dédalus bloga idazten du; Stephen Dedalus James Joycek Artistaren gaztetako portreta eta Ulysses lanetarako sortu zuen pertsonaia da, dublindarraren alter egoa dena. Urkijok batzuetan Dédalus ezizentzat erabili izan du.

Bubok.comen bitartez bi liburu argitaratuak ditu:

  • El sabor de los días (2009). ISBN 978-84-613-2678-5. Cuando reinan los zafiros eleberriaren berrikuspena.
  • El alféizar (2007). ISBN 978-1-4710-0260-1. Blogean bildutako ekarpenetan oinarrituta.

Erreferentziak

  1. Bizitzan oro har eta idatzitako liburuetan erabiltzen duen izena Juanan da. Abizena Urkijo idaztea euskal herritar honen aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Urkixo onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • El alféizar de Dédalus, idazlearen bloga.
  • Kolonbiako Equinoxio blogean egindako elkarrizketa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12261087
  • Commonscat Multimedia: Juanan Urkijo / Q12261087

  • Wd Datuak: Q12261087
  • Commonscat Multimedia: Juanan Urkijo / Q12261087