Juana Millán

Juana Millán
Bizitza
JaiotzaZaragoza, XVI. mendea
Heriotza1550eko abuztuaren 8a ( urte)
Jarduerak
Jarduerakinprimatzailea
Lantokia(k)Espainia eta Zaragoza
Recentissima et canonica... Zaragoza: Juana Millan, 1544.

Juana Millán (Zaragoza, XVI. mendea – 1550ko abuztuaren 8a) Aragoiko lehen emakume inprimatzailea eta Iberiar Penintsulako lehenengoetako bat izan zen.[1]

Biografia

Bere biografiari buruzko oso datu gutxi ezagutzen dira. Zaragozakoa zen. 1531n, Lorenzo Rosel nekazariengandik alargunduta, Pedro Hardouin frantses jatorriko liburu inprimatzaile eta merkatariarekin ezkondu zen.[2] Alargundutako emakumeak bere senarrak hasitako lana jarraitzea izan zen Juana inprentaren munduan sartzeko arrazoia. Hardouin 1536an hil zen, heresiagatik kondenatu ondoren, eta Juanak hartu zuen tailerraren ardura.

1537an Hortulus passionis argitaratu zuen, eta Espainian lehen aldiz emakume bat bere izenarekin agertzen da liburu baten inprimaketaren arduradun gisa.[3] Inprentako oinak dio Inofficinak Iuana millianari buruz ari dela…, eta horrek esan nahi du inprentaren jabea dela.[4]

Diego Hernández jatorri sevillarreko inprimatzailearekin ezkondu zen berriro. 1545eko inprimategiaz arduratu zen 1549an hil zen arte, eta berriro agertu zen Juanaren izena, Diego Hernandezen alarguna, inprimaki guztietan, 1550ean hil zen arte.

Juanak ez zuen ondorengorik izan. Bere neba Agustinek eta haren seme Juan Millánek, Juana izebaren inprentaren oinordekoak, hartu zuten negozioaren ardura, 1577 arte. Egun horretatik aurrera desagertu egin zen Millán deitura Aragoiko inprimategitik.

Juana Millánek letrak ezagutzen zituen, baina ez zekien idazten, eta bere neba Agustinek lagundu eta aholkuak ematen zizkion bere negozioetan. Bere ibilbideari erreparatuta, nabarmendu dezakegu negozio bat aurrera ateratzeko gaitasuna zuela, nahiz eta bizitzarako arazoak izan, eta Aragoiko hiriburuan Jorge Cociren tailer garrantzitsuak eragindako nagusitasunari aurre egin zion bigarren tailerra finkatzeko egindako ahaleginean.[5][6]

Ezagutzen diren inprimatutako lanak

  • 1537 Hortulus passionis in ara altari [sic] floridus
  • 1540 [La doncella Teodor]. Hystoria de la d¯ozella theodor
  • 1542 Fori obseruantie Regni Aragonum / Nouiter correcti [et] impressi
  • 1544 Luis Falcon. Recentissima et canonica & civilis eadenq[ue brevissima arboris consanguinitatis descriptio, affinitatis,…]
  • 1549 Alonso Venero (1488-1545). Enchiridion de los tiempos - Francisco de Osuna (1492-ca.1540). Pars meridionalis, in accommodas hisce temporibus allegorias…- Pedro de Vallés (1549-1586). Libro de refranes compilado por el ord¯e del A.B.C…
  • 1550 Antonio de Nebrija (1444-1522). Grammatica Antonii Nebrissensis iampridem soliciter revisa

Erreferentziak

  1. España, Biblioteca Nacional de. (4 de noviembre de 2012). «Impresoras en Zaragoza s. XVI» www.bne.es.
  2. Pedraza Gracia, Manuel José. (2000). «Los Talleres De Imprenta Zaragozanos Entre 1475 y 1577» Pliegos de Bibliofilia: 14..
  3. Hortulus passionis in ara altari [sic floridus. ].
  4. Pedraza Gracia, Manuel José. (1 de junio de 2009). «Juana Millán, señora de la imprenta: Aportación al conocimiento de una imprenta dirigida por una mujer en la primera mitad del siglo XVI» Bulletin hispanique. Université Michel de Montaigne Bordeaux (111-1): 51-73.  doi:10.4000/bulletinhispanique.900. ISSN 0007-4640..
  5. Exposición bibliográfica. Biblioteca de la Universidad de Zaragoza. Zaragoza, cuna de la imprenta. .
  6. «Gran Enciclopedia Aragonesa Online» www.enciclopedia-aragonesa.com.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q24933384
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEA: 8813
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q24933384