Juan Martin Elexpuru

Juan Martin Elexpuru

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Martin Elexpuru Arregi
JaiotzaBergara, 1950eko azaroaren 15a (73 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaIbon Sarasola
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Inguma: juan-martin-elexpuru-arregi Literaturaren Zubitegia: 175

Juan Martin Elexpuru Arregi (Bergara, Gipuzkoa, 1950eko azaroaren 15a) euskal idazlea eta itzultzailea da. Filosofia eta Euskal filologiako ikasketak egin zituen, eta 1976tik 1996ra irakasle izan zen Bergarako UNEDeko Euskara Sailean.[1] Urte hartan "Bergara aldeko lexikoa" izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen EHUn Ibon Sarasolaren zuzendaritzapean.[2]

2000an Goenkale telesailerako gidoiak idazten hasi zen. Gainera, Txapalarta argitaletxeak kaleratzen duen Literotura liburu erotikoen bildumako zuzendaria da. Horrez gain, Bergara aldeko berbak eta langintza zaharrak proiektu etnologiko-dialektologikoaren zuzendaria ere izan da. Bestalde, 2001etik 2005era Aralar alderdi politikoaren Gipuzkoako koordinatzailea izan zen.[3]

Lanak

Narrazioa

  • Hamaika ipuin (2000, Elkar)
  • Krabelina Beltza, eleberri erotikoa (1998, Txalaparta)
  • Lasai, Juanantonio, lasai (1987, Kutxa)
  • Txakur zaunkak atean (1989, Elkar)

Haur eta gazte literatura

  • Laminen sekretua (2010, Elkar)
  • Harpajolea (2006, Ibaizabal)
  • Txepetxa eta sugea (2000, Elkar)
  • Fraixko eta galtzagorriak (1997, Txalaparta)
  • Marea biziak zozomikoetan (1991, Pamiela)
  • Pitxirrio Zirkus (1988, Elkar)
  • Fernando plaentziarra (1984, Elkar)

Antologia

Itzulpena

George Orwell, Gianni Rodari eta Cesare Beccaria bezalako autoreen lanak itzuli ditu euskarara. 2008an Molièreren Tartufo eta Zekena obren euskarazko bertsioa argitaratu zuen Literatura Unibertsala bildumaren barruan.

  • Florentziako gobernuaz solasean; Francesco Guicciardini (Limes, 2019)
  • Rita tenislari; Rita Poloan; Rita eta hilobi-lapurrak; Rita Robinson, Ritak nobioa du. Mikel Valverde (2010, Elkar)
  • Ez ezkondu, aita!. Fina Casadelrrey (2009, Elkar)
  • Printzea. Nikolas Makiavelo (2008, Limes)
  • Tartufo+Zekena. Molière (2008, Literatura Unibertsala)
  • Filosofia apaingelan; Donatien Alphonse F. Sade (2001, Txalaparta): Bego Montoriorekin batera
  • Delituez eta zigorrez; Cesare Beccaria (1999, Klasikoak)
  • Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak; Pilar Cristobal (1999, Txalaparta)
  • Bonba. J.M. Almarzegi, Fernando Lalana (1990, Bruño)
  • Gelsomino gezurtien lurraldean. Rodari (1987, Elkar)
  • Abereen etxaldea; George Orwell (1982, Elkar)

Bidaia-kronikak

  • Kuba triste dago (1994, Elkar)
  • Alpeen itzalpean (1993, Elkar)

Saiakera eta ikerketa

Hizkuntzaren irakaskuntza eta ikerketaz ere baditu lanak eginak. Bergarako euskara aztertu eta hiztegia bildu du: Bergarako euskera (1988) eta Bergara aldeko berbak (2005), besteak beste.

  • ¿Qué está pasando con Iruña-Veleia? (2018, Pamiela)
  • Urdirotz eta Antzin. Euskal Udalekuak. Historia eta Istorioak. Estepan Plazaolarekin batera (2018, Goitikoetxea Kultur Elkartea)
  • Euskararen aztarnak Sardinian? (2017, Pamiela)
  • Elorrixoko berbetia. Aintzane Agirrebeñarekin batera (2014, Elorrioko Udala)
  • Lan eta lan, emakumea Bergaran. Idoia Etxeberriarekin batera (2014, Bergarako Udala)
  • Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak (2009, Arabera)
  • Bergara aldeko hiztegia (2004, Bergarako Udala)
  • Bergarako euskara. Askoren artean, egile nagusia (1988, UNED-Bergara)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. «Elexpuru Arregi, Juan Martín - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  2. Elexpuru Arregi, Juan Martin. «Bergara aldeko lexikoa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-16).[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak» www.idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).

Ikus, gainera

  • Debagoiendar ospetsuen zerrenda

Kanpo estekak

  • Juan Martin Elexpuru literaturaren zubitegian
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12261050


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.