Juan José López Azpilikueta

Juan José López Azpilikueta
Bizitza
JaiotzaLezaun, 1968ko abenduaren 4a (55 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaizkolaria

Juan José López Azpilikueta (Lezaun, 1968eko abenduaren 4a) nafar aizkolaria da[1]. Lau aldiz izan da Nafarroako txapeldunordea eta hainbat lehiaketa irabazi ditu.

Ibilbidea

Lehenengo emaitza garrantzitsua 2007an izan zuen, Nafarroako txapeldunordea izan zen, eta 2009an Euskadiko txapeldunordea, Floren Nazabalen atzetik. Hurrengo urtetan Donostiako Urrezko Kopa[2] eta Urrezko Aizkora[3] irabazi zituen. Maila onean jarraitu zuen eta 2019an laugarrenez izan zen Nafarroako txapeldunorde.

Palmaresa

  • Euskadiko Aizkolari Txapelketa (0): txapeldunordea 2009an
  • Nafarroako Aizkolari Txapelketa (0): txapeldunordea 2007, 2010, 2011, 2019.
  • Donostiako Urrezko Kopa (1): 2010.
  • Urrezko Aizkora (1): 2011.
  • Ramon Latasa saria (1): 2011 (Anjel Arrospiderekin batera).

Erreferentziak

  1. www.egursport.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).
  2. (Gaztelaniaz) «López deja a Nazabal sin sexta Copa por dos segundos» El Diario Vasco 2010-08-16 (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).
  3. (Gaztelaniaz) PAMPLONA, J. M. ESPARZA. (2011-06-13). «La "Urrezko",para Juan José López» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q119498671
  • Wd Datuak: Q119498671