Juan Carlos Mestre

Juan Carlos Mestre

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaVilafranca do Bierzo, 1957ko apirilaren 15a (67 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza
juancarlosmestre.com

Juan Carlos Mestre (Vilafranca do Bierzo, Leon, Espainia, 1957ko apirilaren 15a), poeta, grabatzaile eta saiakeragile leondarra da. 2018an Gaztela eta Leon Letren Saria eman zioten bere bizi osoko lanaren omenez. Beste sari garrantzitsu batzuk ere baditu, hala nola 2009ko Poesía Sari Nazionala (2009), La casa roja liburuagatik.[1][2][3]

Biografia

Mestre Santa Cruz de La Palman errezitatzen.

Juan Carlos Mestre Vilafranca do Bierzon jaio zen 1957an. Bere lehen poema-liburua Siete poemas escritos junto a la lluvia izan zen. Honen ostean, La visita de Safo argitaratu zuen. Hirugarren poema-liburuak, Antífona del verano en el valle del Bierzok, 1986an idatzitakoa, Adonais Saria irabazi zuen.

1987an, Txilen bizitako egonaldi luzearen bitartean, Las páginas del fuego argitara eman zuen. Espainiara itzuli ostean, La poesía ha caído en desgracia plazaratu zuen eta honi esker 1992an Jaime Gil de Biedma saria eman zioten. La tumba de Keats idatzi eta argitaratu zuen Italian Espainiako Erromako Akademiako bekadun gisa, eta honi esker 1999ko Jaengo poesia-sariarekin golardatu zuten.


Grabatzaile jardunei dagokionez, 1999an Ohorezko Aipamena lortu zuen Kalkografia Nazionaleko Grabatuaren Sari Nazionalean (1999) eta Ourenseko Grabatuaren Nazioarteko VII. Biurtekoan (2002) parte hartu zuen. Espainian, Europan eta Amerikan erakutsi du bere lan grafiko eta piktorikoa, artista-liburuak argitaratu ditu eta disko-grabazioak egin ditu Amancio Prada, Luis Delgado, José Zárate eta Pedro Sarmiento musikariekin batera. Bere errezitaldi poetikoetan, akordeoi bat edo beste edozein musika-tresnaren akonpainamendua izan ohi du.

Mestre bere eskaintza tipikoetako bat margotzen.

Sariak

  • Adonais Olerki Saria (1985)
  • Jaime Gil de Biedma saria (1992)
  • Jaen poesia-saria (1999)
  • Ohorezko aipamena Kalkografia Nazionaleko Grabatuko Sari Nazionalean (1999)
  • Orenseko Nazioarteko VII. Grabatuaren Ohorezko Aipamena (2002)
  • Urrezko Botilloa, bere jaioterriaren, El Bierzon, eskualdearen ordezkaritza lana eskertzeko
  • Poesiako Sari Nazionala (2009), La casa roja poema-liburuagatik.[4]
  • Gaztelako Poesiaren Kritikaren Saria (2012), La bici del panadero poema-liburuagatik.

Poetika

«Poesia gaizkiari aurre egiteko modu bat da».[5]

Erreferentziak

  1. Juan Carlos Mestre, Premio Castilla y León de las Letras 2017. La Vanguardia 28 de marzo de 2018.
  2. Juan Carlos Mestre, premio Castilla y León de las Letras, se lo dedica a «los olvidados en las cunetas». El Norte de Castilla 28 de marzo de 2018.
  3. Juan Carlos Mestre logra el Premio Nacional de Poesía. El País 1 de octubre de 2009.
  4. Juan Carlos Mestre gana el Premio Nacional de Poesía por su libro La casa roja
  5. Poética de Mestre, citada por Antonio Gamoneda: La pobreza. Galaxia Gutemberg (2020), p. 188. ISBN 9788417971366.

Kanpo estekak

  • Juan Carlos Mestreren webgunea: olerkiak, marrazkiak, grabatuak, artikuluak...
  • Miguel de Cervantes Liburutegi Birtualaren orrirako esteka. Bertan, poetaz eta XX. mendearen amaierako literaturan duen garrantziaz hitz egiten da.
  • El País egunkariaren albistea, autoreak 1985eko Adonais saria irabazi duela jasotzen duena
  • Juan Carlos Mestreren poema-liburu bateko heriotzari buruzko ikerketa filologikoa
  • La Libélula programarako irrati-3aren grabazioa
  • El Mundo egunkariko El Cultural n aipamena
  • Kultura Ministerioaren prentsa-oharra, egileari Sari Nazionala ematen diona
  • Sari Nazionalaren berria El País egunkarian
  • Javier Rodríguez Marcos poetari buruzko artikulua
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4291420
  • Commonscat Multimedia: Juan Carlos Mestre / Q4291420

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 99945569
  • ISNI: 0000000078233120
  • BNE: XX1129579
  • BNF: 14423007z (data)
  • GND: 133037428
  • LCCN: n86834273
  • SUDOC: 110140990
  • BIBSYS: 39270
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 265517
  • Wd Datuak: Q4291420
  • Commonscat Multimedia: Juan Carlos Mestre / Q4291420