Juan Bosch

Juan Bosch

Irudi gehiago
43. Dominikar Errepublikako presidente

1963ko otsailaren 27a - 1963ko irailaren 25a
Rafael Filiberto Bonnelly (en) Itzuli - Dominican Provisional Government Junta (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaLa Vega probintzia, 1909ko ekainaren 30a
Herrialdea Dominikar Errepublika
HeriotzaSalcedo, 2001eko azaroaren 1a (92 urte)
Hobiratze lekuaMonseñor Nouel probintzia
Heriotza modua: respiratory distress (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, historialaria eta idazlea
Jasotako sariak
ikusi
  • Order of Merit of Duarte, Sanchez and Mella Order of Merit of Duarte, Sanchez and Mella
    Order of Christopher Columbus Order of Christopher Columbus
    José Martí ordena José Martí ordena
    Ohorezko Legioko ofizial handia Ohorezko Legioko ofizial handia
    Arte eta letren komendadorea Arte eta letren komendadorea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaDominican Revolutionary Party (en) Itzuli

Find a Grave: 5971803 Edit the value on Wikidata

Juan Emilio Bosch Gaviño (Concepción de La Vega, 1909ko ekainaren 30a - Santo Domingo, 2001eko azaroaren 1a) dominikar idazle, historialari eta politikaria izan zen. Dominikar Errepublikako presidentea izan zen 1963ko otsailetik irailera.

Bizitza

Leónidas Trujilloren diktaduraren aurka jardun zuen, eta Dominikar Alderdi Iraultzailea sortu zuen 1939an. Erbestean bizi izan zen 1942tik 1961era. Trujillo hil zutenean, sorterrira itzuli, eta presidente hautatu zuten hurrengo urtean. Handik zazpi hilabetera, armadak kendu zuen kargutik, komunistei lagundu izanaz salatuta, eta erbestera alde egin zuen berriro. 1965ean, berriz ahalegindu zen lehendakaritza bereganatzen, baina Estatu Batuen esku-hartze militarrak zapuztu zuen ahalegina. 1966an, galdu egin zituen hauteskundeak Joaquín Balaguerren aurka, eta 1973an Dominikar Askapenerako Alderdia sortu zuen. 1978tik 1990era, lau bider aurkeztu zen hauteskundeetara, eta beste horrenbeste aldiz galdu zuen.

Bestalde, dominikar literaturako idazle gailenetako bat izan zen. Ipuin eta kontakizun asko idatzi zituen, baita saiakera-libururik ere: Crisis de la democracia de América en la República Dominicana (1964).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Bosch Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q439980
  • Commonscat Multimedia: Juan Bosch / Q439980

  • Wd Datuak: Q439980
  • Commonscat Multimedia: Juan Bosch / Q439980