Juan Benanzio Arakistain

Juan Benanzio Arakistain
Bizitza
JaiotzaDeba, 1828
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaTolosa, 1906ko azaroaren 7a (77/78 urte)
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta jabetza-erregistratzailea
Mugimenduaerromantizismoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Moderatua
Alderdi Liberal-Kontserbadorea

Literaturaren Zubitegia: 561
Tolosan 1866an argitara eman zen Juan Venancio Arakistainen Tradiciones Vasco-Cántabras lanaren lehen argitalpenaren azala.
Tolosan 1866an argitara eman zen Joan Venantzio Arakistainen Tradiciones Vasco-Cántabras lanaren lehen argitalpenaren azala.

Juan Benanzio Arakistain (Deba, Gipuzkoa, 1828 – Tolosa, Gipuzkoa, 1906ko azaroaren 7a) euskal idazlea izan zen. Euskal tradizio, ipuin eta elezaharrak bildu zituen. Zuzenbidea ikasi ondoren, kazetaritzan jardun zuen luzaroan, eta Azpeitia nahiz Tolosako jabetza-erregistratzailea izan zen. 38 urte zituela (1866), Tradiciones Vasco-Cántabras izeneko zortzi euskal ipuinen bilduma eman zuen argitara gaztelaniaz. 1882an El Baso-Jaun de Etumeta eleberri historikoa argitaratu zuen.

1886an, Lelo Kantzoa (Leloren Kantua) eman zuen euskaraz Euskal-Erria aldizkarian. Gaztelaniaz idatzi zituen obra erromantikoek guztiz harrera ona izan zuten bere garaian.

Lanak

  • Tradiciones Vasco-Cántabras (1866).
  • El Baso-Jaun de Etumeta. Novela histórica vascongada (1882).

Bibliografia

  • Arrizabalaga Loizaga, Vicente (2007): El leyendista debarra Juan Venancio de Araquistain en el contexto socio-literario vasco del siglo XIX, Debako Kultur Elkartea. ISBN 8461211863

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • Juan Benanzio Arakistain literaturaren zubitegian
  • "El ilustre desconocido", El Correo (2008-01-06).
  • "Kondairak", Debako Udala.


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q11686614