Juan B. Eustaquio Delmas

Juan B. Eustaquio Delmas
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1820ko irailaren 20a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1892ko urriaren 25a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, inprimatzailea eta idazlea

Juan Bautista Eustaquio Delmas Garcia del Cid (Bilbo, 1820ko irailaren 20a - Madril, 1892ko urriaren 25a) Bizkaiko kazetaria, idazlea eta inprimatzailea izan zen.[1] Lehen karlistadan Parisa jo zuen eta bertan egin zituen zuzenbide-ikasketak. Aitak zuen inprimategian El Vascongado egunkaria argitaratzen hasi zen 1840. urtean. Irurac bat egunkari liberala sortu zuen hamaika urte geroago. Hirugarren karlistadan, lehergailu batek desegin zion liburutegi aberatsa. 1852. urtetik 1884 bitartera Bizkaiko Jaurerriko inprimatzaile titulua izan zuen. Obra nagusiak: Viaje pintoresco por las Provincias Vascongadas (1846), Guía histórico descriptiba del viajero en el Señorío de Vizcaya (1864) eta Diccionario de Claros Varones de Vizcaya (1970ean argitaratua).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Juan B. Eustaquio Delmas. .

Bibliografia

  • Calleja, Seve (2011): El impresor Juan E. Delmas. Un sueño incendiado, Bilbo, Muelle de Uribitarte Editores.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260952
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 33506710
  • ISNI: 0000000059362074
  • BNE: XX1248348
  • GND: 1028843038
  • LCCN: n87118007
  • Open Library: OL509321A
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 32751
  • Lur: 01444/eu_d_0563/d0563
  • Wd Datuak: Q12260952