Joxerra Garzia

Joxerra Garzia

Bizitza
JaiotzaLegazpi, 1953ko apirilaren 14a (71 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Juan Garzia
Hezkuntza
Doktorego ikaslea(k)Estitxu Garai Artetxe
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
ikusi
  • Abadia saria

Inguma: joxerra-garzia-garmendia-00 Literaturaren Zubitegia: 60

Joxerra Garzia Garmendia[1] (Legazpi, Gipuzkoa, 1953ko apirilaren 14a) euskal idazlea, kazetaria eta EHUko irakaslea da. Euskal Idazleen Elkartearen presidente izan zen 1993tik 1997 arte. Juan Garzia idazlea anaia du.

Biografia

Gizarte eta komunikazio-zientzien fakultatean dihardu. Bertsolaritzaren munduan, bertsozale izateaz gain, gai-jartzaile eta ikertzaile moduan aritu da. Bertsolari eskoletako materialak argitaratu ditu eta tesia ere bertsolaritzaren inguruan egin zuen.[2] Hedabideen eremuan, hainbat lan egin ditu: Euskadi Irratian lan egin zuen eta hainbat urtez Euskal Telebistan Hitzetik Hortzera bertsolaritza saioa aurkeztu. Aldizkari eta egunkarietan artikuluak argitaratzen ditu eta Alberdania argitaletxeko Zerberri sailaren arduraduna da. Literatura sariak jaso ditu eta literaturgintzan hainbat arlo landu ere bai.

Lanak

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 40 lan baino gehiago daude.[3]

Saiakera

  • Gaur egungo bertsolaritzaren baliabide poetiko-erretorikoak (2020, EHU).
  • Bat-bateko bertsolaritza. Gakoak eta azterbideak (2001, Bertsozale elkartea): Jon Sarasua eta Andoni Egañarekin elkarlanean.
  • Kurrin-kurrun vitae. Maisu baten ikarak eta ostikadak (2004, Alberdania).
  • Jendaurrean hizlari (2008, Alberdania).

Poesia

Haur eta gazte literatura

  • Malen laberinto madarikatuan (1986, SM)
  • Gau bat gauekoen artean (1988, Erein)
  • Tunelaz bestaldean (2000, SM)

Aforismoak

  • Egonean doazen geziak. Metaforismoak (2000, Alberdania)

Elkarrizketa

  • Jon Sarasua. Bertso-ispiluan barrena (1998, Alberdania)
  • Jose Elorrieta. Sindikalismoaren berri onak (2001, Alberdania): Nagore Izagirrerekin elkarlanean.

Itzulpena

Sariak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/03/18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Abizena Garzia idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Gartzia onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Muñagorri Garmendia, Lander. ««Eskoletan adizkiak irakatsi beharrean, hobe genuke jolas modura irakastea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-22).
  3. Joxerra Garziaren produkzioa, Inguma datu-basearen arabera (>40 produktu)

Kanpo estekak

  • «Joxerra Garzia», Literaturaren Zubitegia.
  • Elkarrizketa Argian
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12260928