Joxe Austin Arrieta

Artikulu hau Joxe Austin Arrietari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrieta (argipena)».
Joxe Austin Arrieta


Eusko Legebiltzarkidea

1991ko apirilaren 23a - 1994ko abuztuaren 30a
Iñaki Esnaola
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1949ko urriaren 26a (74 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, unibertsitateko irakaslea eta poeta
Lan nabarmenak
ikusi
  • Abuztuaren 15eko bazkalondoa
Jasotako sariak
ikusi
  • Espainiako Kritika Saria euskarazko narratibari  (1979) : Abuztuaren 15eko bazkalondoa
    Euskadi saria - Euskarazko literatura itzulpena  (1991)
    Irun Hiria saria - Euskarazko eleberria  (1978) : Abuztuaren 15eko bazkalondoa
    Irun Hiria saria - Euskarazko olerkia  (1982) : Arrotzarena - neurtitz neurgabeak
    Irun Hiria saria - Euskarazko olerkia  (1996) : Graffitien ganbara
    Irun Hiria saria - Euskarazko olerkia  (2003) : Orbaibar
KidetzaEuskaltzaindia
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: joxe-austin-arrieta-ugartetxea Literaturaren Zubitegia: 16

Joxe Austin Arrieta Ugartetxea (Donostia, Gipuzkoa, 1949ko urriaren 26a) euskal idazlea da.[1]

Biografia

Filosofia eta Letretan lizentziatua (Filologia Erromanikoan) da. Euskara irakasle izana hainbat urtez. EUTGko Hizkuntz Eskolan eta Filosofia Fakultatean irakaslea ere izan da. Euskalgintzako beste hainbat alorretan ere ibilia da: UZEIrekin eta UEUrekin ere eginak ditu hainbat lan.[2] 1982k erretiroa hartu zuen arte Kutxako itzultzailea izan da.[3]

Politikagintzari dagokionez, Herri Batasunaren Mahai Nazionaleko partaide eta hautetsia izan da. Besteak beste, Donostiako Udaleko zinegotzi izan zen aldi batez.[4]

Kargu politikoak hartu izan ditu kulturaren eta euskararen alorrean[2] eta Euskaltzain urgazle da 1996az geroztik.[3]

Ibilbide literarioa

Poesia eta narratiba landu ditu gehienbat, bai eta literatura itzulpengintza ere.

Narrazioa

Bere lehen argitalpena Bidaia/Termitosti (Ustela, 1978) ipuin liburua izan zen. Geroago, 1997an, Arrietak Labur aroz (Txalaparta) argitaratu zuen, aurreko 22 urteetan idatzitako narrazioen bilduma. Lehen nobela Abuztuaren 15eko bazkalondoa (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa), Elkar etxeak 1985ean berrargitaratua eta gaztelaniara itzulia (La sobremesa del 15 de agosto, Hiru, 1994) izan zen. 1978an Irun Hiria saria irabazi zuen lan honengatik[1] eta 1979an Espainiako Kritika saria Euskarazko Narratibari.[5]

Poesia

Hainbat poesia liburu idatzi ditu, hala nola, Arrotzarena/Neurtitz neugabeak (CAP-Kutxa, 1983), Bertso-paper printzatuak (Elkar, 1986), Mintzoen mintzak (Elkar, 1989), Graffitien ganbara (Kutxa, 1996) eta Orbaibar (Kutxa, 2003).[6] 2001ean XX. mendeko poesia kaierak bilduman antologia poetiko bat eskaini zitzaion.[1]

Itzulpengintza

Alor horretan, frantsesezko, ingelesezko, katalanezko eta alemanezko lanak euskaratu ditu.[1] Marguerite Yourcenarren Hadrianoren oroitzapenak eleberriak toki nabarmena du euskarazko literatura itzulpengintzan[2] eta Literatur Itzulpenaren Euskadi Literatura Saria jaso zuen 1991 urtean William Goldingen Eulien ugazaba (Lord of the Flies) liburuarekin.[3]

Saiakera

Saiakera ere jorratu du, 2013an Berriro eta behin (euskara dela eta) lana argitaratu zuen, eta bertan bere bi idazki bildu zituen.[1]

Sariak

Lanak

Narrazioa

  • Bidaia - Termitosti (1978, Ustela)
  • Labur aroz (1997, Txalaparta)

Nobela

Poesia

  • Arrotzarena neurtitz neurgabeak (1983, GAK)
  • Bertso-paper printzatuak (1986, Elkar)
  • Mintzoen mintzak (1989, Elkar)
  • Graffitien ganbara (1996, Kutxa fundazioa)
  • XX. mendeko poesia kaierak - Joxe Austin Arrieta (2001, Susa): Koldo Izagirreren edizioa
  • Orbaibar (2003, Kutxa Fundazioa)
  • Estalien gradora (2016, Txalaparta)

Antzerkia

  • Trankart (2014, Armiarma)

Saiakera

  • Berriro eta behin (euskara dela eta) (2013, Txalaparta)

Erreferentziak

  1. a b c d e f «Arrieta Ugartetxea, Joxe Austin - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  2. a b c «Joxe Austin Arrieta Ugartetxea»[Betiko hautsitako esteka], Euskal Idazleen Elkartea.
  3. a b c «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-13).
  4. «Arrieta Ugartetxea, Joxe Austin - Euskara - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  5. a b c d Euskal Narratiba Garaikidea: Katalogo Bat. Etxepare Euskal Institutua, 17 or. ISBN 978-84-616-2311-2..
  6. «ARRIETA, Joxe Austin. Euskal Literaturaren Ataria» www.basqueliterature.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  7. Ugartetxea Arrieta, Arrieta; Arrieta, Joxe Austin. (1983). Arrotzarena: Neurtitz neurgabeak. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala ISBN 978-84-7231-889-2. (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).

Kanpo estekak

  • Joxe Austin Arrieta literaturaren zubitegian
  • Euskaljakintza
  • Txalaparta
  • Euskal idazleen elkartea
  • Zuzeu
  • Euskaraz.org
  • Terra sigillata liburua DVn
  • Joxe Austin Arrietaren itzulpen lanen zerrenda NorDaNor euskal itzulpengintzaren datu-basean

Bideoak

  • Austin Arrieta "Estalien gradora" (Txalaparta) liburua aurkezten, Donostia 2016-VI-28.
  • Sautrela
  • Ekt Huhezi
  • Hitzen Uberan
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12260896