Joule moleko

Joule molekoa (ikurra: J/mol-1) materia-kantitatearen funtzioan dagoen energia-unitatea da. SItik (Nazioarteko Unitate Sistema) eratorritako unitatea da. Energia joule-tan neurtzen da eta materia-kantitatea mol-etan neurtzen da.

J/mol-1-etan neurtzen diren zenbait kantitate fisiko:

  • Irakite-entalpia
  • Urtze-entalpia
  • Ionizazio-potentziala

Mol batean 6,022 14179 × 10 23 {\displaystyle 6{,}02214179\times 10^{23}} partikula daudenez gero (izan atomo, molekula edo ioi)[1], Joule moleko bat Joule bat 6,022 14179 × 10 23 {\displaystyle 6{,}02214179\times 10^{23}} zatitu behar da, eta beraz 1,660 54 × 10 24 {\displaystyle 1{,}66054\times 10^{-24}} Joule daude partikulako. Energia kopuru hau hain da txikia, ezen beste unitate batzuk erabiltzeko joera dagoen, bereziki elektronvolt (eV).

Erosotasunagatik, eta unitate honekin neurtzen diren magnitudeak ikusita, gehienetan kJ/mol moduan erabiltzen da. Esaterako, urtze- eta irakite-entalpiak 10 kJ/mol-en ordenakoak dira, lotura-energiak 100 kJ/mol-en ordenakoak eta ionizazio-energiak 1.000 kJ/mol-en ordenakoak.

Baliokidetza

Unitate hau elektronvolt-etara bihur daiteke ondoko formula erabiliz[2]:

1 eV = 1 J/C = F J/mol elektroi = (96485.38 ± 0.02) J/mol elektroi

non F Faradayren konstantea den.

Erreferentziak

  1. Chemical thermodynamics. Vol. 1, Review of the recent literature published up to December 1971. Chemical Society 1973 ISBN 978-1-84755-582-3. PMC 237073041. (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  2. (Ingelesez) Chemistry, International Union of Pure and Applied. «IUPAC Gold Book - electronvolt» goldbook.iupac.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q13035094
  • Wd Datuak: Q13035094
  • i
  • e
  • a
Nazioarteko Unitate Sistema (SI)
Oinarrizko
unitateak
  • ampere
  • kandela
  • kelvin
  • kilogramo
  • metro
  • mol
  • segundo
The SI logo
Izen bereziko
unitate eratorriak
Bestelako
unitate onartuak
Ikus, gainera