Joseph Alexander Gray

Joseph Alexander Gray
Bizitza
JaiotzaMelbourne, 1884ko otsailaren 7a
Herrialdea Australia
HeriotzaLondres, 1966ko martxoaren 5a (82 urte)
Hezkuntza
HeziketaMelbourneko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfisikaria
Enplegatzailea(k)Rutherford Appleton Laboratory (en) Itzuli
Queen's unibertsitatea
KidetzaRoyal Society

Joseph Alexander Gray (Melbourne, 1884ko otsailaren 7a - †Londres, 1966ko martxoaren 5a) australiar fisikaria izan zen. Erradiazioa neurtzeko nazioarteko banakoaren (gray) asmatzailea. Melbourneko Unibertsitatean gradua atera ondoren (1907), Rutherford laborategian lan egin zuen, Manchesterren, elektroi eta X izpien eta atomoen arteko interakzioa aztertuz. 1924-1954 bitartean irakasle izan zen Queen's Unibertsitatean. Elektroien espektro energiaren zabalera eta X izpien barreiadura aztertzen egin zituen lanak garrantzi handikoak izan ziren atomoaren teoria berriaren bilakaeran. 1956an Kanadako Fisikari Elkartearen urrezko domina jaso zuen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/8/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q21166352
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02560/eu_g_3060/g3060
  • Wd Datuak: Q21166352