Josefina Gómez Mendoza

Josefina Gómez Mendoza

Irudi gehiago

Rector of the Autonomous University of Madrid (en) Itzuli

1984 - 1985
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosefina Gómez Mendoza
JaiotzaMadril, 1942ko ekainaren 1a (81 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgeografoa, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Jasotako sariak
ikusi
  • Alfontso X.a Jakitunaren Ordenako Gurutze Handia Alfontso X.a Jakitunaren Ordenako Gurutze Handia  (2002)
    Gold Medal of Work Merit Gold Medal of Work Merit  (2008)
    Knight of the French Order of Academic Palms Knight of the French Order of Academic Palms
    honorary doctorate of Carlos III University  (2006)
    honorary doctorate at École Normale Supérieure de Lyon  (2012ko urriaren 10a)
    National History Award  (2017)
KidetzaHistoriaren Errege Akademia
Royal Academy of Engineering of Spain (en) Itzuli
josefinagomezmendoza.com

Josefina Gómez Mendoza (Madril, 1942ko ekainaren 1a) geografo, idazle eta katedradun emeritu madrildarra da.[1] 1984tik 1985era Madrilgo Unibertsitate Autonomoko errektore izan zen, eta unibertsitate horretako kargu zegoen lehen emakumea izan zen. Historiako Errege Akademiako akademiko osoa, 7 zenbakidun domina. 2002ko otsailaren 8an hautatua, 2003ko apirilaren 27an jabetu zen lanpostuaz.[2]

Ibilbidea

Filosofia eta Letretan lizentziatua (Historia atala Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean 1974an). Filosofia eta Letretan doktorea (Historia eta Geografia Atalak unibertsitate berean).

1978an, oposizioz geografiako irakasle laguntzailea izan zen eta 1979an irakasle agregatua. 1981ean, Espainiako Geografia Katedra irabazi zuen sarrera-lehiaketa bidez.

1985etik 2012ra Analisi Geografiko Erregionaleko katedraduna izan zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.

2005eko ekainean, Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateko honoris causa doktore izendatu zuten eta 2006ko otsailaren 3an izan zen.

2012ko irailean, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradun emeritu izendatu zuten. 2012ko urrian, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasle emeritua, eta azaroan, honoris causa doktore, Lyongo Goi Eskola Normalean.

2003tik 2008ra bitartean eta 2008-2013ko hautapenezko estatu-kontseilaria izan zen, eta Parke Nazionalen Kontseilu Nazionaleko kidea (2008tik).[3]

Espainiako Geografoen Elkarteko presidentea izan zen (1993-1997)

Komunikabide batzuetan parte hartu du, besteak beste, El País egunkarian.[4]

Liburuak

Liburu hauek argitaratu ditu:

  • 1977: Henares Behereko landazabala Madrilgo aglomerazioan
  • 1977: Nekazaritza eta hiri-hedapena
  • 1982: Pentsamendu geografikoa
  • 1982: Bidaiariak eta paisaiak
  • 1992: Espainiako mendien zientzia eta politika (1848-1936)
  • 1999: Madrilgo paisaiak (Natura eta Landa Ingurunea)

Sariak eta ohoreak

  • 2002ko ekainaren 14an: Alfontso X.a Jakitunaren Ordena Zibileko Gurutze Handia.
  • 2009: Laneko Merezimenduaren Urrezko Domina.
  • Madrilgo Unibertsitate Autonomoko urrezko domina.
  • Frantziako Palmes Académiques.
  • 2006: honoris causa doktore Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatean.
  • 2011: Fernando González Bernáldez saria. González Bernáldez Fundazioa.
  • 2012ko urriaren 10a: honoris causa doktore Lyongo École Normale Supérieure.

Erreferentziak

  1. Colegio Libre de Méritos. Profesores Actuales Josefina Gómez Mendoza. .
  2. «Dª. Josefina GÓMEZ MENDOZA»Biografía» www.rah.es.
  3. Real Academia de Ingeniería. (21 de marzo de 2006). Excma. Sra. Dña. Josefina Gómez Mendoza. .
  4. Artículos escritos por: Josefina Gómez Mendoza. .

Kanpo estekak

  • Historiako Errege Akademia
Aurrekoa:
Manuel Alvar
Historiako Errege Akademia
7 Medalla

2002- gaur arte
Ondorengoa:
-


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16582440
  • Commonscat Multimedia: Josefina Gómez Mendoza / Q16582440

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 107017202
  • ISNI: 0000000117788963
  • BNE: XX927882
  • BNF: 12326441h (data)
  • CANTIC: a10097892
  • LCCN: n78051349
  • SUDOC: 032184646
  • UB: a1244524
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 84019
  • Wd Datuak: Q16582440
  • Commonscat Multimedia: Josefina Gómez Mendoza / Q16582440