Josebe Iturrioz

Josebe Iturrioz

Bizitza
JaiotzaAlde Zaharra (Ordizia), 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPlazandreok

Twitter: JosebeIturrioz Edit the value on Wikidata

Josebe Iturrioz López, ezizenez Itu (Ordizia, Gipuzkoa, 1978), euskal aktibista transfeminista da.

Bizitza eta ibilbidea

Ibilbide akademiko eta profesionala

Filosofian lizentziatua da (EHUko Donostiako fakultatea). EHUko Berdintasun Masterra egin eta Tolosan zazpi urtez aritu izan da berdintasunerako teknikari gisa eta beste bi urtez Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Zuzendaritzan aholkulari moduan.[1] Eskola publikoan filosofia irakasle lanetan ere aritua da.

Ekintzaile-ibilbidea

Transfeminista, transgenero, lesbiana, tortillera, bollera, ez emakume, ez gizon bezala definitzen du bere burua.[2] Bizitza osoan zehar emakumeen aldeko borrokan oso konprometitua egon da, Plazandreok plataforman lehenik eta 2000. urtean sortu zen Medeak taldeko aktibista ondoren. Drag King tailerrak[3] ematen ditu eta orduan Pepo edo Borja bezala ere agertu ohi da.[4].

2008an Portugaleten burutu ziren Euskal Herriko 4. jardunaldi feministetan protagonismoa hartzen hasi zen eta geroztik Euskal Herrian transfeminismoaren erreferente mediatiko bihurtu da.

Josebe Iturrioz EHko 5. Jardunaldi Feministetan

2015eko udal hauteskundeetan Plazandreok-en oinordekoa zen Plaz hautagaitzako alkategaia izan zen.[5][6]

"Feminismoak opresio desberdinak ulertzeko sekulako aterkia eman digu''.[7]                         

Argitalpenak

  • 2005, Epistemologías y políticas articuladas de sexo y género.[8]
  • 2015, Buffy cazavampiros: feministas, lesbianas y brujas.[9]

Erreferentziak

  1. «Zertan datza transfeminismo izeneko hori? GALDE» www.galde.eu (Noiz kontsultatua: 2018-08-04).
  2. Hurbilean | Josebe Iturrioz transfeminista. (Noiz kontsultatua: 2017-08-29).
  3. Gizonen azalean. (Noiz kontsultatua: 2017-08-29).
  4. Josebe Iturrioz aurkezpena (Gasteizko Berdintasunerako Zerbitzua). .
  5. Amaya, Nagore Ares. ««Feminismoa funtsezkoa da aldaketarako»» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-08-29).
  6. «2015EKO UDAL HAUTESKUNDEAK.HAUTESKUNDE ADMINISTRAZIOA.DONOSTIALDEKO HAUTESKUNDE BATZOR­DEA» ORAIN Gipuzkoa (Gipuzkoako Aldzikari Ofiziala) (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  7. «Josebe Iturrioz: Feminismoak opresio desberdinak ulertzeko sekulako aterkia eman digu» EITB Euskal Irrati Telebista 2022-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  8. (Gaztelaniaz) Iturrioz, Josebe. (2005). «Epistemologías y políticas articuladas de sexo y género» Bitarte: Revista cuatrimestral de humanidades 12 (36) ISSN 1133-6110. (Noiz kontsultatua: 2018-08-04).
  9. Vírgenes catódicas, putas recalcitrantes. (1ª ed. argitaraldia) Txalaparta 2015 ISBN 9788416350117. PMC 911117053. (Noiz kontsultatua: 2018-08-04).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Josebe Iturrioz
  • Josebe Iturriozen "Kolapso patriarkalari, konponbide feminista" hitzaldia (2020)
  • Josebe Iturriozi elkarrizketa EITB1n Autentikoak saioan.(2019/05/25)
  • Josebe Iturriozek Berria egunkarian idatzitako artikuluak
  • Josebe Iturriozek Argia astekarian idatzitako artikuluak
  • Josebe Iturrioz EITBn "Berandu baino lehen" saioko bideoak
  • Josebe Iturrioz EITBn Gu ta gutarrak saioan
  • Josebe Iturrioz EITBn Euskadi Gaztean DIDA saioan
  • Josebe Iturrioz YouTuben
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q38154847
  • Wikiquote Aipu famatuak: Josebe Iturrioz

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 672146936809813782408
  • LCCN: no2016081236
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 2543811
  • Wd Datuak: Q38154847
  • Wikiquote Aipu famatuak: Josebe Iturrioz